Hemen zaude
Albisteak
Urria 2020
Kontsumobidek arbitrajeari atxikitzeko kanpaina hasi du
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumoko arbitraje-zerbitzuari enpresa berriak atxikitzeko kanpaina hasi du.
Arbitraje-sistema kontsumoko gatazkak ebazteko metodo azkarra eta doakoa da. Sistema horrek zerbitzu hori eskatzen duen kontsumitzaileari eta hari atxikitako dendei/enpresei laguntzen die, zerbitzu onarekiko konpromisoa...
Urria 2020
Gipuzkoan ur-arazketako zerbitzuak saltzeko jardunbide komertzial oldarkorrak
Añarbeko Urak enpresaren eta jasotako erreklamazio batzuen bitartez, Kontsumobidek jakin du ur-arazketako zerbitzuak ematen dituen enpresa bat, COVID19aren krisiaz baliatuz, jardunbide komertzial ez oso etikoak erabiltzen ari dela. Enpresak pertsonei hots egiten die, etxeko ura eta desinfekzioa aztertzeko euren etxera joango direla adieraziz....
Urria 2020
Kontsumoari buruzko prestakuntza: hasi da ikasturte berria!
Zer pentsatzen duzu esaten dizutenean: kontsumo arduratsua? Erantzuna argi ez baduzu, agian interesatuko zaizu Kontsumobideko prestakuntza-zentroetatik eskaintzen dizuguna. Ikasturte berria abiaraziko dugu, kontsumoarekin lotutako gai asko jorratuz. Aurreko urteetan bezala, prestakuntza presentziala eta doakoa ematen jarraitzen dugu....
Urria 2020
Kontsumobideren gomendioak Dentix enpresak aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoaren aurrean
Dentix izeneko hortz-kliniken kateak aurkeztu duen hartzekodunen konkurtsoak ehunka pertsona hartu ditu eraginpean. Horregatik, Kontsumobidek komenigarritzat hartu du lehen gomendio hauek helaraztea:
Tratamendua lotutako kontsumo-kreditu baten bidez finantzatu duten kontsumitzaileak.
Lehenik eta behin, erreklamazio bat aurkeztu beharko diote...
Urria 2020
Kontsumobidek phishing erasoak detektatu ditu, finantza-erakundeak ordezkatuz
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak finantza-erakundeen nortasuna eta irudia ordezten duten mezu elektroniko batzuk antzeman ditu, bezeroen sarbide-datuak eta pasahitzak eskuratzeko.
Dinamika horretan mezu elektroniko bat jasotzen duzu, ofizialki banku-erakunde baten itxura guztiarekin. Bertan, txartelarekin arazoak daudela adierazten da...
Iraila 2020
Javier Hurtado sailburua kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteekin bildu da
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak elkarrizketa-txanda bat hasi du gaur, eta turismo, ostalaritza eta merkataritzaren sektoreetako ordezkariekin egingo du datozen egunetan.
Javier Hurtado sailburua, Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaríarekin batera, EKA-ACUV, EKE, UCE eta ACUBI elkarteekin bildu da gaur, kontsumoaren arloan...
Abuztua 2020
Ezagutu COVIDen krisian araudia betetzen ez duten osasun-produktuak
COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoerak nabarmen areagotu du indarrean dagoen legeria betetzen ez duten eta osasun publikorako arriskutsuak izan daitezkeen COVID-19ren prebentziorako eta/edo tratamendurako batez ere erabiltzen diren osasun-produktu batzuk merkaturatzeko arriskua. Produktu horien artean daude, adibidez, maskara eta...
Abuztua 2020
Ziberdelinkuentziak ez du oporrik hartzen: babestu zaitez
Oporrak gainean ditugu, eta, orduak igaro ahala, hondartzan, etxean, mendian eta abarretan deskonektatzeko gogoa handitu egiten da. Irakurri beharreko liburuen zerrenda apuntatu duzu, maleta prest duzu, bisitatu beharreko lekuak markatu dituzu eta itxura oneko jatetxeen zerrenda ere egin duzu. Eta mugikorra, edota tableta? Horiek ere prest jarri...
Abuztua 2020
Kontsumobidek gomendatzen du ez erostea festibaletako eta ekitaldietako sarrerak birsalmentako webguneetan
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak gomendatzen du festibaletako, kontzertuetako eta beste ekitaldi batzuetako sarrerak salmenta ofizialeko webguneetan eskuratzea, eta batez ere ez jotzea sarrerak birsaltzen dituzten horietara.
Hainbat erreklamazio jaso dira birsalmentako web ezagun baten aurka. Egoera horren aurrean, Kontsumobidek...
Abuztua 2020
Oporretako alokairua: nola saihestu maulak
Oporrak igarotzeko etxe bat edo apartamentu bat alokatzea aukera gero eta ohikoagoa bihurtu da jende askorentzat. Internetek, gainera, oporretako alokairuko iragarkietara sartzea errazten du, eta erreminta egokia bihurtu da bilaketak eta erreserbak egiteko. Baina kontuz ibili behar dugu, maula asko baitaude: ordainketa egin ondoren existitzen ez...
Uztaila 2020
Kontsumobidek maskara higienikoak eta NBEak saltzen dituzten establezimenduak ikuskatuko ditu
Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua bihar hasiko da ikuskapen-kanpaina egiten, eta hilaren 31ra arte luzatuko den kanpaina horrek maskara higienikoetan eta NBE maskaretan jarriko du arreta.
COVID-19aren krisiak eta beharrezkoa den babes higieniko sanitarioak izugarri areagotu du era horretako produktuen kontsumoa eta salmenta,...
Ekaina 2020
Jarraitu behar dituzun 7 urratsak zurrumurruak detektatzeko... eta ez utzi ziria sartzen!
Ez, Osasuneko Ministerioak ez du WhatsApp-ik bidali COVID-19aren kontrako ustezko gomendioak emateko, maskarak saltzeko esteka batekin. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak ere ez du mezu-elektronikorik bidali esateko, zerga-jarduerei buruzko kalkulu bat egin ondoren, diru-itzulketa bat jasoko duzunik. Zurrumurruak edo berri...
Ekaina 2020
Bidaiei eta garraioei lotutako erreklamazioak bikoiztu egin dira 2019. urtearekin alderatuta
Kontsumobiden, KIUBetan eta elkarteetan aurkeztutako 19.093 kontsultetatik, 3.084k (% 16k) COVID19arekin zerikusia dute
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak COVID19arekin zerikusia duten 386 erreklamazio jaso ditu Kontsumobideren bitartez, eta gehienak bertan behera utzitako garraio eta bidaiengatik aurkeztu dira
Turismo, Merkataritza eta...
Ekaina 2020
Oinarrizko ordainketa-kontua: Zer baldintza bete behar dira dohaineko izango bada?
Aurrekoren batean azaldu dugu zer diren oinarrizko ordainketa-kontuak, eta zer zerbitzu eskaintzen dituzten. Komentatu izan dugu, gainera, halako konturen bat dutenek hilero komisioa ordaindu behar izaten dutela, gehienez ere, 3 eurokoa. Alabaina, zerbitzu hori musu truk erabiltzeko aukera ere badago, zaurgarri izateko egoeran edo...
Ekaina 2020
Gobernuak kontsumitzaileen eskubideak eguneratu ditu krisiaren ondorioz
Ekainaren 9ko Errege Lege Dekretua alarma-egoera amaitu osteko normaltasun berria arautzen duen araua da.
Dekretu honek eragin zuzena du kontsumitzaileen eskubideengan, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 36. artikulua aldatzen baitu. 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 36. artikuluak kontsumitzaile eta erabiltzaileek...
Maiatza 2020
Kontsumitzaileen eskubideak COVID19ak eragindako egoeren aurrean (eguneratuta)
Kontsumo Ministerioaren oharra (PDF, 217 KB), COVID-19k sortutako egoeren aurrean kontsumitzaileek dituzten eskubideei buruzko informazio eguneratua.
Egilea: Kontsumobide
Maiatza 2020
Ura arazteko zerbitzuak saltzeko merkataritza-jardunbide erasokorrak
Kontsumobidek Basauriko Udaleko Kontsumo Arloaren bitartez jakin du Covid-19aren krisia baliatuz ura arazteko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batek etikoak ez diren merkataritza-jardunbideak erabiltzen dituela. Enpresak pertsonei deitu eta esaten die beren etxera joango direla ura aztertzera eta desinfekzio-lanak egitera. Zenbaitetan,...
Maiatza 2020
Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat jarri du abian ikasleentzat
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri du abian euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituena. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da;...
Maiatza 2020
6 aukera Internet bidez ordaintzeko . Zein dira seguruenak?
Osasun-larrialdiaren ondorioz konfinamendua etorri da eta, orain, online erosketa gehiago egiten da, hala nola elikagaiak, premia biziko gaiak edo tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko produktuak erosteko.
Internet bidez ordaintzeko aukera ugari dago. Aukera horietakoren batek beldurra ematen bazizun eta horregatik ez baduzu...
Maiatza 2020
Elkartasuna eta arreta online egiten dituzun erosketetan
Online merkataritzak gora egin du, eta, zalantzarik gabe, beharrizanen bat dagoen kasuan, balia dezakegun tresna bat da, eta etxetik irten ezin diren edo irten beharko ez luketen pertsona askorentza lagungarria izan daiteke. Hala ere, komeni da hausnarketa egin eta, erosi aurretik, geure buruari galdera batzuk egitea.
Elkartasuna...