Hemen zaude
Albisteak
Martxoa 2020
Covid-19 dela tarteko hegaldiak aldatzeko egindako eskaintzetan, Kontsumobidek epeak agortzea gomendatzen du
Kontsumobidek atzeman du askotariko hegazkin-konpainiak aurreikusten ari direla aldaketak egongo direla bidaiatu ahal izateko baldintzetan (aire-espazioa ixtea, aireportuak ixtea, mugimendu-muga gehigarriak…) eta, ondorioz, hegaldien data-aldaketak eskaintzen ari zaizkie bezeroei, horretarako batzuetan gehiago ordaindu beharko luketen arren....
Martxoa 2020
Kontsumobidek jakinarazten du ezohiko premiazko neurriak onartu direla COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, eta neurri horiek kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eragiten dietela bereziki
Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:
1.- Babesa eskaini energiaren (gas naturala eta elektrizitatea) alorrean eta ur-hornidurari dagokionez:
Enpresa hornitzaileek ezin izango diete hornidura eten kontsumitzaile kalteberei (1), kaltebera larriei edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenei.
Bonu sozialaren indarraldia...
Martxoa 2020
Benetako kasuak argitaratu ditugu koronabirusaren krisiak eragindako ezeztapenei buruzko zure kontsultekin laguntzeko
Kontsumobiden esteka honetan http://www.kontsumobide.euskadi.eus/faqs/covid-19-ezeztapenak-ohiko-galderak/y10-kb2faq/eu/ aurki ditzakezun benetako kasuak argitaratzeari ekin diogu. Badakigu ez dugula egoera horrek kontsumitzaileengan eragiten duen kontsulta-sorta osoa hartuko, baina gehien errepikatzen diren kontsultak eta erreklamazioak...
Martxoa 2020
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren gomendioak koronabirusaren aurrean (20/03/13an eguneratua)
Koronabirusak (COVID-19) eragindako egoera ikusita, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak gomendatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasun Ministerioak uneoro eguneratuta eskaintzen duten informazioa kontsultatzea.
Une honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak EZ du gomendatzen bidaietan murrizketak aplikatzea. BOEk martxoaren 11tik...
Martxoa 2020
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren gomendioak koronabirusaren aurrean
Koronabirusak (COVID-19) eragindako egoera ikusita, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak gomendatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasun Ministerioak uneoro eguneratuta eskaintzen duten informazioa kontsultatzea.
Une honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak EZ du gomendatzen bidaietan murrizketak aplikatzea....
Otsaila 2020
Mozorro-jantzi seguru baterako oinarrizko arauak gogorarazten ditu Kontsumobidek
Badator inauteria eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren gomendioa da dibertsioa segurtatzea. Horretarako, mozorro-jantziek ahalik eta seguruenak izan behar dutela gogorarazten du.
Mozorro-jantziak, aldizka-aldizka erabiltzen direnez gero, gutxiago irauten duten materialekin fabrikatuta daude, edo beste jantzi batzuen...
Otsaila 2020
Telefonia-enpresetako kontratu-praktikak ikuskatuko ditu Kontsumobidek
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskaritza-kanpaina bat hasi du ziurtatzeko telefoniako enpresek bermatu egiten dutela kontsumitzaileen eskubideen babesa enpresa horiek beren zerbitzuak internet edo telefono bidez kontratatzen dituztenean.
Kontsumobideren ikuskaritzak arreta osoa jarriko du ziurtatzeko telefonia-zerbitzuetako...
Otsaila 2020
Haurrentzako mozorroak: alaitasuna bermatu
Inauteriak gainean ditugu, urtero bezala mozorroak gure etxeetara helduko dira. Gure seme-alabek eskoletan egingo dituzte mozorro batzuk baina beste batzuk ez. Guk erosiko dizkiegu, edo guk egingo dizkiegu, atal desberdinak han eta hemen josten. Lagunen seme-alabekin aterako gara, denok mozorrotuta, denok alai, eta inork nahi ez duena da...
Otsaila 2020
Berokuntzan aurrezteko trikimailuak
Klima aldaketarekin urtaroak aldaketa asko jasaten ari diren arren, dagoeneko neguan gaude, hotz handiko hilabeteetan sartzen ari gara, tenperatura oso baxuekin. Etxea berotu behar da (baina seguru badaramatzazuela aste batzuk hori egiten) eta, horren ondorioz, fakturako igoera handi baterako prestatu behar gara.
Ahalik eta modu onenean egingo...
Urtarrila 2020
Sare Sozialetik zure bizitza deskargatu ezazu
INCIBEren (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) mende dagoen OSIak (Internautaren Segurtasun Bulegoa) post interesgarri bat argitaratu du gure datu pertsonalak eta sare sozialen inguruan. Sare sozialen bitartez gure bizitza agerian uzten dugu baina badakigu ze informazio gordetzen da ezagutzen ez ditugun zerbitzarietan? Informazio hori ezagutu...
Urtarrila 2020
Erreklamazioen erdia baino gehiago akordio batean amaitzen dira Kontsumobideren bitartekaritzarekin
Kontsumobidek akordioen % 57ko tasa gainditu du 2019an bitartekari izan zen erreklamazioetan
Joan den urtean Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak guztira 3.677 akordio lortu ditu kontsumitzaileen eta erreklamatutako enpresa eta establezimenduen artean. Hau da, Kontsumobide bitartekari izan zen erreklamazio guztien % 57....
Urtarrila 2020
Kontsumobideren txosten batek ziurtatu du jarraitu egiten dutela kontsumo-arauak betetzen ez dituzten Internet bidezko salmenta-orriek
Abuztuan Kontsumobidek ikuskaritza-lana egin zuen Internet bidezko salmentako 50 webgune eta ataritan, 5 sektoretan (Arropa; Oinetakoak; Etxetresna elektriko txikiak; Elektronika; Jostailuak; Etxeko gauzak; Sukaldekoak; Altzariak) eta ziurtatu ahal izan zuenez, kontsumitzaileei eman behar dieten informazioari loturiko arau-hauste mailak altuegia...
Abendua 2019
Zazpi aholku, Gabonetan kontsumo arduratsua eta segurua egiteko
Gabonak mehatxu beltza izaten dira zure sakelarentzat: apaingarriak edonon, otordu pantagruelikoak, opari bihurtzen diren desio-zerrenda amaigabeak eta bete nahi zenituzkeen gutizia pila bat. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak zazpi aholku oparitzen dizkizu, arduraz eta segurtasunez kontsumitu dezazun eta egun hauetan zentzuz joka dezazun...
Abendua 2019
Jostailuak
Jostailu dira 14 urtetik beherakoek jolasteko esklusiboki edo ez diseinatutako produktuak. Segurtasun eta etiketa-arau zorrotzak bete behar dituzte, talde hori nolakoa den ikusita
Bideojokoei dagokienez, aisia-produktu elektronikoak izaki, kontuan hartzekoa da jostailuen segurtasunari buruzko 1205/2011 Errege Dekretuak ez dituela jostailutzat...
Abendua 2019
Planifikatu, antolatu, aprobetxatu. Gabonetan (eta urte osoan) elikagaiak xahutzearen aurkako hitz gakoak
Gabonak, bazkariak eta afariak familiarekin, lagunekin. Elikagaietan gastatuko dugunak gora egingo du nabarmen, eta gero, askotan, janaria soberan izango dugu, janari asko. Zalantzarik gabe zure ekonomiarentzat arazo bat da (ekidin eta kontrolatu daitekeena), baina planetarentzat ere arazoa da.
Azken datuen arabera, Euskadin 160 kilo...
Abendua 2019
Kontsumobidek Eguberrietako erosketak planifikatzea eta elikagaien xahuketa saihestea gomendatzen du
Eguberriak opariekin, familia-bilerekin eta bazkariekin, afariekin eta gehiegikeriekin identifikatzen dira. Jai horien idiosinkrasiaren beraren ondorioz, kontsumoak nabarmen egiten du gora eta, batzuetan, alde batera uzten dira prekauzioko eta kontsumo arduratsuko neurriak. Hala ere, egun horietan inoiz baino beharrezkoa da gastua kontrolatzeko...
Abendua 2019
Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma
Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma ezagutzen al duzu?
Euskadiko zenbait erakunde eta agente sektorialek konpromisoa hartu dute alferrik galdutako elikagaien kopurua % 50 murrizteko 2030. urterako. Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua, plataforman parte hartzen duten erakundeetako bat da. Kontsumo...
Abendua 2019
Gizarte-Bonu Elektrikoari buruz jakin behar duzuna
Bi urte igaro dira Gizarte-Bonu Elektriko berria indarrean sartu zenetik, eta araudiaren arabera, hori da berritze aldia: 2 urte.
Gizarte-Bonua kontsumitzaileek beren ohiko etxebizitzaren faktura elektrikoan jaso dezaketen deskontua da, betiere 10 kW-ko edo gutxiagoko potentzia kontratatuta badute, kontsumitzaile txikiarentzako...
Abendua 2019
Kontsumobide Elikagaien Xahuketaren Aurkako Asteko konpromisoari atxiki zaio, eta kontsumo arduratsura zuzendutako ekintza jasangarrien katalogoa hedatu du
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuari buruzko lege berriaren aurreproiektuak ingurumena zaintzea jotzen du kontsumo arduratsuaren ezaugarritzat
Euskadiko kontsumitzaileen elkarteek ere bat egin dute Elikagaien Xahuketaren Aurkako Asteko ekintzekin
Kontsumobideren iritziz, kontsumo arduratsuak lotuta egon beharko du ingurumenarekiko...
Azaroa 2019
Jostailuak
Jostailu dira 14 urtetik beherakoek jolasteko esklusiboki edo ez diseinatutako produktuak. Segurtasun eta etiketa-arau zorrotzak bete behar dituzte, talde hori nolakoa den ikusita
Bideojokoei dagokienez, aisia-produktu elektronikoak izaki, kontuan hartzekoa da jostailuen segurtasunari buruzko 1205/2011...