Hemen zaude

Zer gertatzen da faktura bat ez ordaintzea eta itzultzea erabaki baduzu?

Astelehena, Uztaila 26, 2021

Faktura batekin (telefonia, gasa, elektrizitatea...) ados ez bazaude eta ez ordaintzea erabaki baduzu, zerbitzua aldi baterako edo behin betiko eten diezazukete eta itzulketa-gastuak ere kobra diezazkizukete. Zerbitzuen zati bat bakarrik ordaintzeari uzten badiozu, adibidez, Interneteko sarbidea, zerbitzu jakin hori baino ez dizute moztuko.

Gainera, berankortasun-fitxategi batean sar zaitzakete, eta horrek zenbait banku-zerbitzutan (kreditu-txartelak edo mailegu bat) sartzea eragotz diezazuke. Eta fitxategi horietako batean zaudela konpainiaz aldatzen bazara, baliteke arrazoi horrengatik alta ukatzea.

Beraz, zure konpainiarekin arazoren bat baduzu, saia zaitez harekin konpontzen. Lortzen ez baduzu, jar ezazu erreklamazioa. Gorde beti fakturak, kontratua, publizitatea eta zerbitzuaren kontratazioarekin zerikusia duten mezuak, erreklamazioarekin batera aurkezteko.

Kontsumobide 41.zk. aldizkari osoa