Hemen zaude

Auzitegi Gorenak ekainaren 23an erabakiko du zein izango den hipoteka-gastuak erreklamatzeko epea

Osteguna, Ekaina 3, 2021

Jaengo Probintzia Auzitegiko Lehenengo Atalak 2021eko maiatzaren 14ko probidentzia bidez jakinarazi duenez, Auzitegi Goreneko Lehenengo Salak 2021eko ekainaren 23rako (asteazkena) xedatua du mailegu-hartzaile kontsumitzaileei esleitutako hipoteka-gastuen erreklamazioaren preskripzioaren dies a quo delakoari buruzko kasazio-errekurtsoak eztabaidatzea.

Horrela amaituko da, gure Auzitegi Gorenak egungo segurtasun juridikorik ezari buruzko iritzia noiz emango zain. Desberdinak dira probintzia-auzitegiak hartzen ari diren aukerak, eta askok preskribaezintasunaren alde egiten dute, eta halaxe defendatzen dugu Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna-EHKBtik.

Gure audientziek hala adierazi dute, eta beste irizpide batzuk ere badaude, hala nola klausula deuseztatu zenetik 5 urteko preskripzioa, kontsumitzailearentzat ere onuragarria izango litzatekeena. Hala ere, preskripzio-epe laburragoen arabera erabaki diren audientzia batzuen kasua gertatu da.

Horren aurrean, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriki emandako epaiaren ondoren STJUE de 22 de abril de 2021 (asunto C-485/19), zeinaren bidez ebatzi baitzen mailegu-hartzaile kontsumitzaileei egotzitako gastuak erreklamatzeko akzioaren preskripzio-epeari buruzko judizio aurreko arazo bat, eta preskribaezintasuna hautatuz, gure Auzitegi Gorenaren ebazpena espero da gai horri buruz.