Hemen zaude
Gaurkotasuna
Albisteak
Urria 2019Ikastetxeek jada izena eman dezakete Consumópolis 15 lehiaketan
Jada zabalik dago “Consumópolis 15” lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Ikastetxeak Kontsumobideren web-orriaren bitartez edo Consumópolis-en orrian sartuta erregistratu ahal izango dira.
Consumópolis Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren Zuzendaritza Nagusiak, autonomia-erkidegoen...
Albisteak
Urria 2019Kontsumobidek mozorro seguru bat edukitzeko jarraibideak gogoratu ditu
Hallowen festa errealitate bihurtu da gure gizartean. Festa horretan mozorroak protagonismo berezia hartzen du eta funtsezkoa da gure arreta handitzea festaz segurtasunez gozatzeko. Mozorroak iragankorrak dira, ez daude maiz erabiltzeko eta asko irauteko eginak. Horregatik mozorro horien materialak kalitate eskasagokoa izan daitezke, baina horrek...
Albisteak
Urria 2019Dagokion gaikuntzarik gabe galdarak `konpontzen´ dituen enpresa bat detektatu du Kontsumobidek Vitoria-Gasteizen
Partikular baten salaketak eta Kontsumobideren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren arteko lankidetzak ahalbidetu dute enpresa bat detektatzea, gasaren instalazio/mantentze-lanak egiteko eta berokuntzaren instalazio/mantentze-lanak egiteko gaitzen duen baimenik gabe diharduena. Egoera horrek segurtasun-arazo bat...
Albisteak
Urria 2019Dutxak instalatzen dituzten enpresetan etikoak ez diren praktikez ohartarazi du Kontsumobidek
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua behartuta dago ohartaraztera oso etikoak ez diren praktikez, bainuontzien ordez dutxaontziak instalatzen dituzten enpresa batzuen etxez etxeko salmenta-prozeduretan. Jasotako kexak Bizkaian dagoen enpresa ezagun baten aurka zuzendutakoak dira batik bat. Enpresa horri aurretik ere ohartarazi izan zaio eta...
Albisteak
Urria 2019Kontsumobideko zuzendariak gogora ekarri duenez `erreklamazio posibleetarako oso komenigarria da eskaintzaren publizitate-foiletoa ere gordetzea´
Adineko pertsonen kontsumo-ohituren azterlan batek, Kontsumobideko prestakuntza-jardueren erabiltzaileen artean eginak, agerian utzi duenez, erosketako tiketa gordetzeko ohitura zabalduta badago ere (azterlanean parte hartu dutenen % 75ek gordetzen dute) “ez da gauza bera gertatzen publizitate-foiletoekin, % 32ek bakarrik dute gordetzeko...
Albisteak
Iraila 2019Hitzezko epaiketak: gogoan eduki behar dituzun oinarrizko 10 ideia
Hitzezko epaiketa esaten zaio, baina idatziz egiten da. Prozedura judizial bat da, azkarra eta merkea; kontsumitzaileen esku jarri den tresna eraginkor bat da, kopuru txikiak erreklamatzeko. Epaiketa zibil bat da. Zer kontatzen duzun eta zer eskatzen duzun, hori da garrantzitsua; epaileak ezingo du zure demandan kontatu ez duzun...
Albisteak
Iraila 2019Euskadiko Kontsumitzaileen Estatutuaren Lege berriak sendotu egingo ditu bermeak eta, berritasun gisa, kalte edo galeren ordaina hartuko du barnean erabiltzaileentzat
Argitalpen-data: 2019/09/19
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur goizean aurkeztu du, Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaría lagun zuela, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Estatutuaren Legearen aurreproiektua. Lege horrek oraingo euskal araua ordeztuko du, kontsumoari buruzkoa, duela 15 urte onetsia...
Albisteak
Iraila 2019'Heriotzagatiko komisioa': banku-praktika txarra
Egile batzuen arabera, "heriotzagatiko komisioa" da hildako pertsona baten banku-posizioen ziurtagiria emateagatik kobratzen den komisioa. Egile horien eta Castellóko Probintzia Auzitegiaren epaiaren arabera[1], komisio horiek kobratzea banku-praktika txarra da. Ikus dezagun zer ari garen esaten eta zelan egiten den praktika hori....
Albisteak
Iraila 2019Kontsumobidek gogorarazten du kontsumitzaileak ez daudela behartuta urtebetetik gorako antzinatasuna duten gas- edo elektrizitate-fakturak ordaintzera
Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak, azken egunotan jasotako zenbait kexu eta kontsultaren aurrean, gogorarazten du gasa eta/edo elektrizitatea merkaturatzen dituzten konpainiek ezin dituztela fakturatu urtebetetik gorako atzerapena duten kontsumoak, eta ezin dituztela, ezta ere, kontsumo horiek erreklamatu....
Albisteak
Iraila 2019Kontsumobidek gogorarazten du erabiltzaileek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan dezaketela greba baten ondorioz haien trena atzeratzen edo bertan behera uzten bada
Tren-sektorean deitutako greben aurrean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazten du bidaiariek eskubidea dutela txartelaren zenbatekoa itzul diezaieten, hautabidezko garraio bat eman diezaieten edo, are, kalte-ordain bat jaso dezaten.
Tren-bidaia bertan behera uzten bada haren aurreko 48 orduen barruan, tren-enpresak...
Albisteak
Iraila 2019Gimnasioak: informa zaitez sasoian jarri aurretik
Uda eta oporretako gehiegikeriak amaitzen ari dira. Oraindik egun eguzkitsuak eta beroak gelditzen diren arren, atzean geratzen ari dira aire zabaleko barbakoak edo terraza batean patata frijituekin batera hartutako edariak edo garagardoak 30 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin. Ikasturte berria eta helburu berriak hasten dira. Gimnasio batean...
Albisteak
Iraila 2019Irakaskuntza-akademiak: zer galdetu, izena eman baino lehenago
Asmo onak edukitzen dira irailean: hizkuntza bat ikastea, oposizioak prestatzea, edo curriculumeko hutsuneren bat betetzea; horrelako gauzak egin nahi izaten dira ikasturte hasieran. Bada, akademia batean izena ematea erabaki baduzu, berdin du presentziala edo online den, hona hemen aholku batzuk,...
Albisteak
Iraila 2019Eskola-itzulera: erosketa berdea eta arduratsua egiteko jarraibideak
Ikasturtearen hasiera erronka da familientzat, gastu handia dakarren eskola-materiala eskuratu behar dute-eta: testu-liburuak, kirol-arropa eta askotariko artikuluak. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak alferrikako gastuak ez egiteko jarraibide batzuk eman nahi dizkizu, eta zera gogorarazi: zure...
Albisteak
Iraila 2019Kontsumoa: erreklamazioa non jarri, arazoaren arabera
Kontsumo-erakundeek tramitatzen dute kontsumoari buruzko arauen urraketak sortutako gatazken ondorioz izaten diren erreklamazioen parte handi bat; Kontsumobide horietariko bat da. Sektore askotan, ordea, bide eta organo espezifikoak daude arazo horiek konpontzen saiatzeko. Hemen dituzu horietariko batzuk, jakin dezazun non erreklamatu, kasuaren...
Albisteak
Iraila 2019Kontsumobidek on line salmentako 50 web-orri ikuskatuko ditu
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak, abuztuaren 12an, on line salmentako 50 web-orri ikuskatzeko kanpaina hasiko du, kontsumitzaileari ematen zaion informazioa araudiak behartutakoa dela egiaztatzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuskaritza-zerbitzuek esku hartuko duten kanpainan bereziki 5 sektoretan jarriko da arreta, hauek salmenta-...
Albisteak
Abuztua 2019Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautuko duen Lege berriak kontsulta publikoko fasea gainditu du
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bete du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berriaren aurretik egin beharreko kontsulta publikoko derrigorrezko tramitea.
Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarietan entzunaldia eginez burutu da prozesua. Horren bitartez, lege berriak eragina izan dezakeen erakundeen eta...
Albisteak
Abuztua 2019Fidelizazio- eta ordainketa-txartel bat onartu baino lehen, informa zaitez ondo: revolving txartel bat izan daiteke
Fidelizazio-txartelak ohikoak dira gure gizartean, eta ohikoa da, halaber, saltokiek VISA motako fidelizazio-txartelak eskaintzea. Txartel horiek ez dirudite banku-erakundeenak, baizik eta eskaini dizkiguten saltokienak. Normalean, kate handiek edo multinazionalek eskaini ohi dute produktu hori, eta, itxura batean, abantailaz beteta daude, baina,...
Albisteak
Abuztua 2019Revolving txartelen berri izan duzu? Irakurri hau arretaz
Revolving txartelak kreditu-txartelak dira, eta hileko kuota baxuen bidez zure erosketak (ordainketak) atzeratzea ahalbidetzen dizute. Bestetik, kreditu-muga daukate, eta kreditu-lerroen funtzionamendua dute. Hala ere, kontuz: inork ez du dirua merke oparitzen. «Trikimailuak» dauzkate, eta interesak oso altuak izatea da lehenengoa;...
Albisteak
Abuztua 2019Hipoteketan abusuzko klausulak detektatu ditu Kontsumobidek Euskadin diharduten banku-erakunde gehienetan
Zehapen-proposamena helarazi zaie erakundeei eta, aurrera egitekotan, miloi erdi eurotik gorakoak izan litezkeen zehapenei aurre egin beharko liekete.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak Kontsumobideren Ikuskaritza kanpaina baten emaitzak aurkeztu ditu gaur Legebiltzarrean; Euskadin ezarpen-maila handiena duten...
Albisteak
Abuztua 2019Ogiaren hiztegi berria(I). Denok entzuten ditugun ogi-izenak
Seguruenez, entzunak izango dituzu, ogiari buruz ari garela, izen hauek: ore ama, osokoa, zereal askokoa… baina, badakizu zertaz ari garen? Pentsatu dugu interesgarria litzatekeela argitzea uztailaren batean indarrean sartu zen apirilaren 26ko 308/2019 Errege Dekretuak jasotzen dituen kontzeptuak; horrela, zertaz hitz egiten dugun jakingo dugu...