Hemen zaude

Kontsumoko Ministerioak adierazi du ez dela bidezkoa desinfekzio- eta higiene-gastuak kontsumitzaileen gain uztea

Astelehena, Ekaina 22, 2020

Establezimenduak berriro irekitzeak eta horietarako ezarri diren higiene- eta desinfekzio-neurri berriek arazo bat sortu dute: establezimendu askok gehigarri bat kobratzen dute zerbitzuaren prezioaz gain, eta desinfekzio eta higiene-neurriek eragindako aparteko gastuengatik justifikatzen dute.

Egoera horren aurrean, Kontsumoko Ministerioak ohar baten bidez gogorarazi du gastu horien zenbatekoa faktura banakatuan sartzea ez dela bidezkoa eta abusuzko klausulatzat har daitekeela.

Kontsumoko Ministerioaren iritziz, higiene- eta desinfekzio-neurriak ezartzea enpresak berak duen betebeharra da, eta ez da kontsumitzaileak onartu edo baztertu dezakeen aukerako zerbitzua. Hori dela eta, nahitaezko zerbitzu horien kostua faktura banakatu batean sartzeak suposatzen du enpresari dagozkion betebehar batzuk kontsumitzailearen gain uzten direla.