Hemen zaude

Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? (I)

Asteazkena, Apirila 29, 2020

Maskara hitza, dagoeneko, gure hiztegian ezarri da. Egunak aurrera egin ahala, maskara-mota desberdinak ikusten ditugu: iragazkidunak, iragazkigabeak, etxekoak, koloretakoak eta abar. Denak dira berdinak? Egia esanda, ez. Eta maskara guztiek ez dute funtzio bera betetzen. Saiatuko gara oinarrizko informazioa ematen. 

Maskara higienikoak 

Ahoa, sudurra eta kokotsa estaltzen dute. Buruko arnesa daukate, buru guztia inguratzen duena edo belarrietan eusten dena. Erabilera bakarrekoak edo berriro erabiltzekoak izan daiteke, eta haur eta helduentzat diseinatuak.

Sintomarik gabeko pertsonentzat dira, baldin eta segurtasuna areagotu nahi badute; adibidez, norbaitek bere burua babestu nahi badu lanera joateko. Ez gaituzte aerosol edo partikuletatik babesten.

Maskara horiek ez dira material sanitarioa, ezta norbera babesteko ekipamendua (NBE) ere; beraz, horren oharra izan behar dute.

Maskara ez-berrerabilgarriak UNE 0064-1:2020 zehaztapenara egokitu behar dira, helduentzat direnean; UNE 0064-2:2020 zehaztapenara, berriz, haurrentzat direnean, eta berrerabilgarriak, azkenik, UNE 0065:2020 zehaztapenara.

Bete behar dituzte bakteriak iragazteko gutxieneko baldintzak (%95 edo gehiago erabilera bakarrekoen kasuan, eta % 90, berriz, berriro erabiltzekoenetan), baita arnasgarritasunekoak ere (60 pa/cm baino gutxiagoko presio diferentziala).

Maskara higienikoek 5 parte izan behar dute:

  • 2 geruza spunbond ez diren ehunena, 40 g/m2-koak; % 100 polipropileno Maskararen kanpoaldea dira;

  • 2 geruza spunbond ez diren ehunena, 44 g/m2-koak; % 80 poliester/ % 20 biskosa. Maskararen kanpoaldea dira;

  • Geruza 1 spunbond ez diren ehunena, 20 g/m2-koa; % 100 polipropileno hidrofoboa. Maskararen barnealdea da;

Onartzen da beste ehun batzuk erabiltzea, baldin eta saiakuntza bidez egiaztatzen bada betetzen dituztela ezarritako baldintzak.

Maskara horiek buruan eutsi behar dira zintaz, edo goma edo kordoi bat belarriei lotuta. Haurrentzako maskarak, ahal dela, ez dute korapilorik egitea eskatu beharko, eta neurri desberdinak izango dituzte (txikia 3-5 urtekoentzat, ertaina 6-9koentzat eta handia 10-12koentzat), eta heldu batek gainbegiratuta erabiliko dira. 

Maskara berrerabilgarriak: garbitu eta irauteko materialez eginda egon behar dute, eta ezaugarriak mantendu behar dituzte gutxienez 5 garbiketalditan, 60 gradutara garbituta eta airean lehortuta.

Zelan erabiltzen dira? 

Eskuak garbitu behar dira maskara erabili baino lehenago. Jartzeko, kokatze-zintak baino ez dira ukitu behar; belarrietan jarri, eta segurtatu behar da sudurra eta kokotsa estaltzen dituztela, baina maskararen erdialdea ukitu gabe.

Behin erabili eta gero, eskuak garbitu behar dira maskara kendu aurretik, baina erdialdea ukitu gabe. Kendu eta gero, berriro garbitu behar dira eskuak. Ontzi espezifiko bat eduki behar da berrerabiltzekoak ez diren maskarak botatzeko. Ontzia eskuz ireki behar bada, hobe poltsa bikoitza erabiltzen bada.

Gogoratu maskara horiek 4 ordurako direla; hezetzen badira, ordezkatu behar dira, eta soilik erabili daitezke berriro, baldin eta denbora-tarte horretan kentzen badituzu jarraibideak segituz eta esekita gordetzen badira.

Ez duzu maskara kendu behar, eta bekokian edo kokotsean jarri.

Maskara berrerabilgarria garbitzea. 

Ahal dela, ez ukitu arropa garbia maskara zikinarekin (garbitu behar denarekin).

  • Garbitzeaz arduratzen den pertsonak bere burua babestu behar du maskara lohiak maneiatzeko.

  • Erabiltzen diren produktuek ez dituzte degradatu edo kaltetu behar materialak, eta ez dute gutxitu behar haien gaitasun babeslea.

  • Gomendioa da maskara guztiz lehortzea garbitu eta hurrengo ordu bietan.

  • Ez da lehortu edo higienizatu behar mikrouhin-labeaz.

  • Hala maskara lehortzeko nola biltegiratzeko, saihestu behar dira hura kutsa dezaketen inguruneak.

  • Garbiketaldi bakoitzaren ostean, begiz ikuskatu behar da (babes-eskularruekin edo eskuak garbitu berri). Bota maskara baldin eta antzematen bada kaltetuta dagoela (gutxiago eusten badu, deformatuta edo higatuta badago, etab.). 

Markaketan agertu beharreko informazioa 

  • Enpresaren datuak: izena, sozietate-izena eta egoitza

  • Produktuaren ohiko izena (ezagutzen dena, haren izaera erabat identifikatzeko).

  • Bilgarriaren edukia (zenbat unitate, baldin eta bilgarriak hainbat maskara baditu).

  • Ehunkien osaera barne, ehun-produktua bada.

  • Zer alditan erabiltzea gomendatzen den.

  • Produktuaren funtsezko ezaugarriak, barnean hartuta neurria, halakorik behar bada, edo berriro erabiltzekoa den ala ez.

  • Oharrak eta gomendioak maskarak jartzeko, erabiltzeko eta mantentzeko.

  • Fabrikazio-lotea, prestatzeko prozesua serie identifikagarrietan egiten bada.

  • Jarraibideak: zelan jarri, erabili, mantendu, maneiatu eta bota maskarak.

  • Jatorria edo sorlekua, baldin eta, hura agertu ezean, erabiltzailea erratu badaiteke.

 Gogoratu argibide horiek maskara erosi behar duzunean. 

Beste maskara batzuk