Hemen zaude

Sare Sozialetik zure bizitza deskargatu ezazu

Asteazkena, Urtarrila 29, 2020

INCIBEren (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) mende dagoen OSIak (Internautaren Segurtasun Bulegoa) post interesgarri bat argitaratu du gure datu pertsonalak eta sare sozialen inguruan. Sare sozialen bitartez gure bizitza agerian uzten dugu baina badakigu ze informazio gordetzen da ezagutzen ez ditugun zerbitzarietan? Informazio hori ezagutu eta deskargagu dezakegu. Interes handikoa iruditu zaigu OSIk esandakoa eta hemen erreproduzitzea erabaki dugu. 

Gure datuak eta informazioa ez dira soilik gure nabigatzaileetan eta gailu mugikorretan gordetzen. Sare sozialek ere guri buruzko informazio asko biltzen dute: iruzkinak, irudiak, bideoak, kontaktuak, gustuak, interesak eta abar. Artikulu honetan, zure profiletatik informazio hori guztia deskargatzen irakatsiko dizugu, sare sozialarekin zein hirugarrenekin partekatzen dituzun datu ugarien jakitun izan zaitezen. 

Pentsatu al duzu zure sare sozialetako profilen bidez zure borondatez zuri buruzko informazio asko partekatzen duzula? Agian ez dagoela arazorik pentsatuko duzu pribatutasun-maila egokia duten profilak dituzulako, edo zure informazioa inori interesatzen ez zaiola eta edozer gauza argitaratzeko eragozpenik ikusten ez duzulako. Hausnarketatxoa egitera gonbidatzen zaigutu:

  • Kontrolatuta al daukazu zein diren zure kontaktuak sare sozialetan? Pertsona horiei kontatuko zenizkieke zure kontu pribatuenak? Espero duzu ez zenutela zure informazioa ezertarako erabiliko?

  • Ba al dakizu sare sozialek erabil dezaketela argitaratzen duzun informazioa publizitaterako edo zure datuak hirugarren enpresei lagatzeko?

  • Badakizu argitaratzen duzun informazioa zuk uste baino askoz jende gehiagori interesatzen zaiola, baita ziberdelitugileei ere, eta horretaz jabetu gabe erabil daitekeela?

Sare sozialak erabiltzen denbora asko badaramazu, litekeena da oso argi ez izatea zer informazio duzun gordeta zuri buruz, eta nork eskura dezakeen. Horregatik, jarraian, Facebook, Instagram, Twitter eta LinkedIn sare sozialek biltegiratutako datuak deskargatzeko aukeretara nola sartu erakutsiko dizugu

Egilea:Kontsumobide

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/blog-sarrera/2020/sare-sozialetik-zure-bizitza-deskargatu-ezazu/y10-kbpstblg/eu/