Hemen zaude

ROBINSON ZERRENDAK

Larunbata, Abendua 22, 2007
Gutako askok egunero postontzietan enpresen propaganda komertzial mordoa topatzen dugu, enpresa horien zerbitzurik ez eskatu arren edo haiei gure daturik eman ez arren. Zure etxean indarrez sartzen den publizitate horrekin nazkatuta baldin bazaude, informazio-pila hori ahal den neurrian murriztu dezakezu, edo gutxienez jaso nahi duzun informazioa aukeratu dezakezu.Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak herritarren datuen erabilera arautzen du. Lege horren arabera, telefono-aurkibidea, lanbide-taldeen gidak, egunkari eta aldizkari ofizialak eta hedabideak dira datuetara iristeko informazio-iturri publikoak. Aipatu iturriek datuak gure baimenik gabe publizitate-jardueretarako erabili ditzakete; enpresa askok horrela lortzen dituzte gure datuak, baina askotan guk geuk ematen dizkiegu, zozketa, txartel, erosketa eta abarren bidez.Enpresek gure datuak propaganda bidaltzeko erabili ditzaketen arren, geuk ere korrespondentzia baztergarria ahal den neurrian saihesteko mekanismo bat erabil dezakegu. Izan ere, Datuen Babeserako Lege Organikoak egoera horri aurre egiteko sistema bat ezarria du, oinarrizko eskubide batzuk aitortuz: iristeko eskubidea, zuzenketa-eskubidea eta deuseztatzeko eskubidea. Hau da, gure datuak dituzten enpresei datu horien erabilera eta jatorriari buruzko informazioa eskatu diezaiekegu, eta behar denean zuzenak ez diren datuak zuzendu edo datuak deuseztatu. Propagandan enpresa erantzulearen identifikazio-datuak azaltzen ez badira, Datuen Babeserako Agentziarengana jo dezakegu haiek lortzeko.Eskubide horiek nola erabiliInformazioa bidali digun enpresarengana jo behar dugu zuzenean, dituzten datuak ikusteko eta nola lortu dituzten jakiteko. Datuak okerrak badira zuzendu egin ditzakegu, edo publizitate gehiago jaso nahi ez badugu, haiek deuseztatu. Hori guztia idatziz adierazi behar da, egin nahi duguna argi azalduz.Gure datuetara iritsi nahi badugu, enpresak hilabete bateko epea du erantzuteko, eta hamar egunekoa, datuak zuzendu edo deuseztatu nahi baditugu. Enpresak erantzuten ez badigu edo gure eskaerei behar bezala erantzuten ez badie, Datuen Babeserako Agentziarengana joko dugu babes bila. Agentziarekin 913996200 telefono-zenbakiaren bidez, postaz edo e-mailez harremanetan jarri gaitezke. Horrez gain, bere web orrian (www.agenciaprotecciondatos.org) gure kontsulta edo erreklamazioa egiteko ereduak aurkituko ditugu. Hala ere, nahikoa da gure arrazoiak azaltzen dituen dokumentu bat eta N.A.N.aren fotokopia aurkeztea.Beste aukera bat Merkataritza Elektronikoko eta Marketin Zuzeneko Federazioarengana jotzea da, eta Robinson Zerrendan sartu gaitzaten eskatzea. Horrela federazioko kideak diren enpresa guztien publizitatea jasotzeari utziko diogu. Aitzitik, Lehentasunezko Zerrendan sartu gaitzaten eskatu dezakegu; horrela interesatzen zaizkigun sektoreen publizitatea bakarrik jasoko dugu.Zerrenda horietako edozeinetan sartzeko, federazioak berak emango digun inprimakia gure datu pertsonalekin bete beharko dugu, eta federaziora ohiko postaz edo e-mailez bidali. Datu horiek enpresa elkartu guztiei banatzen zaien datu-base batean sartuko dira, publizitate gehiago ez jasotzeko edo interesatzen zaiguna bakarrik jasotzeko.