Hemen zaude

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala (MLBN): ilargian galdua dabilen erregulatzailea.

Asteartea, Iraila 8, 2015

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala (MLBN): ilargian galdua dabilen erregulatzailea.
Eta Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB azalduko dizu zergatik:

Orain berriki, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) jakinarazpen bat argitaratu zuen, eta horren arabera, Movistarrek maiatz honetarako iragarritako bost euroko igoerak, Fusión produktuaren 3,7 milioi bezerori eragingo badio ere, ezin dio lehia askearen interes publikoari eragin, eta Movistarrek publikoki adierazi zuenean produktu honen prezioak betiko izango zirela ez zuen inolako abantaila esanguratsurik erdietsi bere lehiakideen gainetik, ia lehiakide horiek guztiek erabili baitzuten estrategia hori bera.

MLBNrentzat gertaera horiek ez dute merezi ikerketarik xumeena ere egitea halako jarrera batek lehian izan zuen edo izan zezakeen benetako eraginari buruz eta Movistarrek horren bidez erdiets zezakeen mozkinari buruz (gogoratu beharra dago ia 4 milioi bezerodituela eta ia % 8ko gehikuntza izan zuela hileko fakturan, orain jasan beharko dutena).

Horrela, beraz:

MLBNek benetan sinetsarazi nahi ote digu operadore horrek dituen milioika bezeroetatik inork ez zuela Fusión produktua kontratatu betiko prezio bat bermatzen zuen publizitate hori kontuan izanda?MLBNek benetan sinetsarazi nahi ote digu ez zituela beste operadore batzuen bezeroak erakarri nahi izan FUSIÓN produktuaren eskaintzaz eta betiko izango duen prezio horretaz baliatuta?

Kontsumitzaileen Batasunaren ustez, erregulatzaileak adierazten eta erakusten duen gauza bakarra da ilargian galdua dabilela, berarekiko konfiantza galtzea lortzen duela eta Fusión produktuaren sorrerako prezioak "betiko" izango zirela konbentziarazteko bere garaian indar mediatiko guztia erabili zuen empresa batekin adeitasunez jokatzen duela.

Leia Desleialaren indarreko Legeak desleialtzat jotzen du, iruzurrean oinarritzen delako, "informazio faltsua jasotzen duen edozein jokabide, baldin eta hartzaileei uste okerra eragiten badie eta haien jokabide ekonomikoa eraldatu badezake, prezioari edo hori finkatzeko moduari eragiten diolako; beraz, non dago zalantza?

Arau horrek berak desleialtzatjotzen du, kontsumitzaileak bere jokabide ekonomikoari buruz erabaki bat hardezan edo hartu ahal izan dezan beharrezkoa den informazioa jakinaren gaineanez ematea edo ezkutatzea.

Hori gutxi balitz ere, guztizjasanezina da legedia bete dadila zaindu behar duen erregulatzaile batekpentsatzea Movistarren jokabideak ezin diola lehiari eragin, ia lehiakideguztiek erabiltzen duten merkataritza-estrategia bat dela argudiatuz, etahorrek esan nahi du, legearen aurkako jokabide batek legearen aurkako izateariutz diezaiokeela lege hori betetzen ez dutenen kopuruaren arabera.

Beste operadore batzuenjokabideez abstraktuan hitz egin beharrean (ez baita zuzena hori), esango alliguke MLBNak zein diren operadore horiek?Zein merkataritza-estrategiaz hitz egiten du beretxostenean?

Aurreko hori kezkagarria izanikere, are kezkagarriagoa da MLBNek jakitea jokabide horiek behin eta berrizgertatu direla eta horren aurkako erabakirik hartu ez izana.Baliteke publizitatea, lehia sustatzeko eta eskaeraneragiteko baliabiderik garrantzitsuenetako bat, MLBNrentzat bazterreko elementubat izatea, merkatu baten funtzionamendurako funtsezkoa ez dena.Baina ez da beti horrela izan, jarraian aipatzen direnbi ebazpen hauek erakusten duten moduan:

MLBNren ebazpena, 2002/04/30ekoa (F. J. 4. eta 5.): ?Aurreko hori ikusirik, Auzitegiak adierazi du egiaztatutzat jotzen duela leia murrizteko jarduera bat egin izana, LDLaren 7. artikuluak debekatua, alegia, beste lehiakide batzuei merkatua ezabatzeko asmoz publizitate iruzurtia daraman iragarki bat argitaratu izana ABC Inmobiliario egunkarian.Lehiakide bat ezabatzeko xedea duen publizitate iruzurtia LDLaren 7. artikuluak sailkatutako jokabideen artetik kasu larritzat hartu beharra dago.

MLBNren ebazpena, 2001/03/09koa (F. J. 2.):Izan ere, adierazi beharra dago, alde batetik, Lehia Desleialaren gaineko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legearen 7. artikuluak honela dioela:"desleialtzat jotzen da adierazpen akastunak edo faltsuak erabiltzea edo zabaltzea, benetakoak ez ematea eta, horrelakoak egitean emandako xehetasunen arabera, zuzentzen edo iristen zaizkien pertsonei uste okerra eragin diezaieketen beste erabateko jarduerak egitea, produktuen izaerari, ekoizpen edo banaketa moduei, ezaugarriei, enplegurako gaitasunari, kalitateari edo kantitateari buruz eta, oro har, benetan eskainitako abantailei buruz", eta 9. artikuluak dio "desleialtzat jotzen dela hirugarrengo baten jarduerari buruzko adierazpenak egitea edo zabaltzea, baldin eta hark merkatuan duen entzutea murrizteko bada, zehatzak, benetakoak eta bidezkoak izan ezean"; eta bestetik, ez da ahaztu behar hemen epaitzen ari garen jarduera hori jardun juridikoan fede onaz dagoen iritziaren aurkako jokabidea dela, eta adierazten da Lege horren 5. artikuluak behin eta berriz aipatzen duela fede onaren printzipioa zuzenbidearen alorrean, eta halaxe ezartzen duela lehiaren harreman juridikoetan, "desleialtzat jotzen delarik objektiboki fede onaren eskakizunen aurka doan jokabide oro".Fede on hori, jurisprudentziak behin eta berriz dioen moduan (besteak beste, AGaren 1. Salaren 1999ko azaroaren 11ko eta 1999-7-17ko Epaiek), objektiboki ulertu beharra dago.

Horrez gain, MLBNrekin batera,ilargian galduak ikusi ditugu, halaber, teorian kontsumitzaileak defendatubehar dituzten beste erakunde batzuk, hala nola, kontsumo-erakundeak.