Hemen zaude

Kontsumobidek etxebizitza alokairuaren atala eguneratu du

Asteazkena, Ekaina 26, 2019

Martxoaren 5ean argitaratu zen etxebizitzako eta alokairuko premiazko neurrien gaineko Errege Lege-dekretua, etxebizitza alokatzeari lotuta aldaketa garrantzitsuak ekarri dituena. Aldaketa horien ondorioz gai horri buruz dagoen atala aldatu dugu gure webgunean.

Hobekuntza garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmendu behar dira: kontratuaren gutxieneko iraupena 5 urtera luzatu da (edo 7 urtera, errentatzailea pertsona juridikoa bada), errenta eguneratuz gero KPIaren arabera egingo da, baita berme gehigarria ere, ezin izango baita bi hileko baino gehiagokoa izan.

Beste aldaketa garrantzitsu bat etxegabetzei dagokie, beharrezkoa bada eguna eta ordua zehaztu beharko ditu epaitegiak edo gizarte-zerbitzuei informazio egokia eman beharko die, ahulezia egoera ebaluatu dezaten.

Horren gaineko informazio guztia eta lege-estekak web  HYPERLINK "http://www.kontsumobide.euskadi.eus/gaiak-etxebizitza-hornidurak/-/kontsumoko-gaiak-etxebizitza-alokatzea/"honetan daude.

Neurri horietatik kanpo geratzen dira 300 metro karratu baino gehiago dituzten etxebizitzak eta 4.000 eurotik gorako alokairuak; kasu hauetan, alderdien arteko akordioak izango du lehentasuna.

 

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/albistea/2019/etxebizitza-alokairuaren-atala-eguneratu-dugu/