Hemen zaude

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazi die Dentix kasuak eragindako pertsonei urtarrilaren 4an amaituko dela zorra konkurtso-administratzaileari jakinarazteko epea

Asteartea, Abendua 22, 2020

Konkurtso-prozedura deklaratu ondoren, account CONTROLIUS & AEQUITAS administradores concursales SLP administratzaileak webgune espezifiko bat jarri du erabiltzaile guztien eskura, zeinak aldiro-aldiro prozedura nola igaro den azaltzen duen eta kredituak komunikatu ahal izateko inprimaki bat barne hartzen duen.

Horregatik guztiagatik, Dentix kliniken itxierak kalte eragindako pertsona guztiei dei egiten die Kontsumobidek, egoki baderitzote, beren kredituen berri eman diezaioten konkurtso-administrazioari 2021eko urtarrilaren 4a arte, egun hori barne.

Era berean, Dentixekin tratamendua finantzatzeko finantza-erakunde batekin lotutako kreditu-kontratu bat sinatu zuten kontsumitzaileei jakinarazten zaie Dentixen aurka dituzten eskubide berak balia ditzaketela finantza-erakundearen aurrean. Horrela, kontsumitzaileak finantza-enpresari erreklamatu ahal izango dio Dentixek zerbitzurik ez ematea, eta kontratua betetzeko, kuota berrien ordainketa geldiarazteko edo eman gabeko zerbitzuengatik ordaindutako zenbatekoak itzultzeko eskatu ahal izango dio.

Kontsumobidek eraginpeko pertsonen esku jartzen ditu bere kontsulta-zerbitzuak, sor daitezkeen zalantza guztiei erantzuteko.

Informazio gehiago