Hemen zaude

Kontsumitzaileentzako eskubide berriak: konponketa bermatua eta produktuen erabilgarritasun iraupen luzeagoa

Asteazkena, Ekaina 24, 2026

Europar Batasunak kontsumo jasangarriago baten alde egiten jarraitzen du, konpontzeko eskubidea indartzera bideratutako neurri berriak ezarriz. Ekimen horien helburua da produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, hondakinen sorrera murriztea eta kontsumitzaileek ordezkapenaren aurretik konponketa aukeratu ahal izatea erraztea.

Berritasun nagusien artean, fabrikatzaileek produktu jakin batzuen konponketa-zerbitzuak eskaini beharko dituzte legezko bermea amaitu ondoren ere. Horrez gain, konponketari, ordezko piezei eta zerbitzu espezializatuei buruzko informazioa eskuratzeko tresnak sustatuko dira, kontsumo-erabaki jasangarriagoak eta ekonomikoagoak hartzea errazteko.

Neurri horien bidez, produktuaren zaharkitze goiztiarrari aurre egin nahi zaio, ekonomia zirkularra sustatu eta kontsumo-ondasunen ekoizpenak eta ezabaketak sortzen duen ingurumen-inpaktua murriztuz. Aldi berean, kontsumitzaileen babesa indartu nahi da, produktu batek matxura bat duenean edo behar bezala funtzionatzeari uzten dionean aukera gehiago eskainiz.

EHKBtik positibotzat jotzen ditugu kontsumitzaileen eskubideak indartzen eta kontsumo-eredu arduratsuago, gardenago eta jasangarriago bat sustatzen dute