Hemen zaude

Itzalaldiaren urtebetera: energia-eszenatoki berriaren gakoak

Asteartea, Otsaila 24, 2026

2025eko apirilaren 28an, 12:32an, iberiar sistema elektrikoak aurrekaririk gabeko itzalaldi masiboa jasan zuen. Penintsula Europako sare elektrikotik deskonektatu zen eta 50 milioi pertsona baino gehiago hornidurarik gabe geratu ziren. Gertaera horrek inflexio-puntua markatu zuen energia-ereduaren egonkortasunari, trantsizio energetikoari eta kontsumitzaileengan izan dezakeen eragin ekonomikoari buruzko eztabaidan.

Ordutik, sistema elektrikoa sendotzeko neurriak hartu dira. Horien artean nabarmentzen da “Operazio Indartua”, sarearen egonkortasuna lehenesten duen funtzionamendu-eredu berria, kostuetan eta prezioetan eragina izan dezakeena.

Egoera berri honek galdera garrantzitsuak sortzen ditu hiritarren artean:

  • Zer eragin izango dute neurri hauek argindarraren fakturan?

  • Nork hartuko du sistema indartzeko gainkostua?

  • Zein aldaketa arautzaile ari dira bultzatzen?

  • Egungo eredua gai al da egonkortasuna eta trantsizio energetikoa uztartzeko?

Informazio zehatza eta ikuspegi teknikoa eskaintzeko asmoz, ConsumES Konfederazioak eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak honako topaketa hau antolatu dute:

“Itzalaldiaren ondorengo ikasgaiak”, Óscar Barrero Gil, PwC-ko Energia arloko bazkide arduradunak zuzenduta.

- 2026ko otsailaren 27an
- 10:00etan
- Zuzeneko emisioa ConsumESen YouTube kanalean

Saioa herritar guztiei irekita dago eta zuzenean galderak egiteko aukera izango dute.

EHKBtik uste dugu funtsezkoa dela kontsumitzaileek sistema elektrikoan gertatzen diren aldaketei buruzko informazio gardena eta zehatza izatea.

Animatzen zaituztegu saioa jarraitzera eta parte hartzera.