Hemen zaude

Irakaskuntza-akademiak: zer galdetu, izena eman baino lehenago

Asteazkena, Iraila 4, 2019

Asmo onak edukitzen dira irailean: hizkuntza bat ikastea, oposizioak prestatzea, edo curriculumeko hutsuneren bat betetzea; horrelako gauzak egin nahi izaten dira ikasturte hasieran. Bada, akademia batean izena ematea erabaki baduzu, berdin du presentziala edo online den, hona hemen aholku batzuk, erabaki zuzena hartzeko eta gero arazorik ez izateko.

Lehen-lehenik, galdetu behar duzu ea, ikastaroa amaitzean, titulu ofizialik edo ziurtaturik izango duzun edo ez.Prestakuntza arautu gabea bada, hau da, ez badakar titulu ofizialik, Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak dakartzan baldintzak bete behar dituzte zentroek.

  • Akademiak bere liburuxkak edo agiriak eduki behar ditu, eta haietan informazio hau eman:

    • Zentroaren izena eta helbidea.

    • Ardura daukan pertsona fisiko eta juridikoaren izena.

    • Ikastaroen izenak.

    • Iraupena, ordutegiak eta edukiak.

    • Lor daitekeen diploma.

    • Lan-poltsarik baldin badu, baldintzak zein diren; eta erakunde edo enpresekin hitzarmenik sinaturik baldin badu, zer hitzarmen.

    • Ikastaroaren prezio osoa, ordaintzeko modua eta ikas-materialaren kostua (materiala zentroak saltzen badu). Ondo begiratu kontzeptu guztiak: hasierako matrikula, hileroko kuotak eta abar...

    • Irakasleen kualifikazioa.

  • Ondo gorde publizitatea. Loteslea da.

  • Kontratua arretaz irakurri; datu hauek denak jaso behar ditu:

  • Egiten duzun ordainketa bakoitzeko, akademiak ordainagiri edo ordainketa-ziurtagiri bat eman behar dizu. Eskatu beldurrik gabe.

  • Kreditu bat behar baduzu ikastaroa finantzatzeko, akademiak ezin zaitu behartu finantza-entitate jakin batean eskatzera. Ondo irakurri kredituaren kontratua.

  • Internet bidez eman baduzu izena, 14 egunez izango duzu atzera egiteko eskubidea, hau da, kontratua baliorik gabe uzteko eskubidea.

Egilea:Kontsumobide