Hemen zaude

Ikuztegi automatikoko zerbitzuek nabarmen hobetu dute kontsumitzaileari ematen dioten tratua

Igandea, Azaroa 21, 2021

Kontsumobidek egiaztatu du ikuztegi automatikoko zerbitzuek kontsumitzaileen eskubideak babesteko araudia betetzeko ahalegina egin dutela, baina oraindik asko dago hobetzeko.

2021eko ekainean Kontsumobidek ikuskapen-kanpaina bat egin zuen, 2020an egindako ohartarazpenek eragina izan zuten egiaztatzeko. Gogoratu behar da 2020an egindako ikuskapen guztiek ez-betetzeak hauteman zituztela.

Egia da kanpaina honetan guztira % 68ko ez-betetzeak hauteman diren arren, merkatuko operadoreek egindako hobekuntza-ahalegina ez-betetze partzialen beherakadetan egiaztatzen dela. Egiaztatu da kasuen % 28n oraindik ez dagoela enpresaburuaren nortasunaren daturik: sozietate-izena, izen komertziala, helbide osoa eta telefono-zenbakia; baina inguruabar hori gertatzen zen 2020an egindako ikuskapenen % 96an. Gauza bera gertatzen da tiket-bidalketarekin; kasu  honetan ez-betetzea  % 92tik % 44ra jaitsi da.

2021eko ikuskapen-kanpaina horren ondorioz, 17 establezimenduri zigorrak ezartzea proposatu da.

Nolanahi ere, Kontsumobidek bilakaeraren balorazio positiboa egiten du, eta ikuztegi automatikoko zerbitzuak kontsumitzaileen eskubideak babesteko konpromisoa indartzera bultzatzen ditu.

Informazio gehiago