
Gizarte Segurantzak iruzur-kanpaina berri bati buruz ohartarazi du. Bertan, zibergaizkileek erakundearen nortasuna ordezkatzen dute herritarren datu pertsonalak eta bankuko datuak eskuratzen saiatzeko.
Iruzurra, batez ere, erakunde ofizialen itxura duten mezu elektronikoen, SMSen edo bestelako komunikazio faltsuen bidez egiten da. Mezu horietan informazio pertsonala edo bankuko datuak eskatzen dira, edo erabiltzaileei esteka iruzurrezkoetara sartzera bultzatzen zaie, tramite, ordainketa edo administrazioarekin lotutako gorabeheren aitzakiarekin.
Gizarte Segurantzak gogorarazi du ez duela inoiz datu sentikorrik eskatzen SMS edo posta elektronikoz bidalitako esteken bidez. Horregatik, presaz jardutera bultzatzen duten edo datu pertsonalak eskatzen dituzten ustekabeko komunikazioez mesfidatzea gomendatzen da.
Era berean, esteka susmagarrietan ez sartzea, komunikazioen benetakotasuna egiaztatzea eta tramiteak edo kontsultak egiteko kanal ofizialak soilik erabiltzea aholkatzen da.
EHKBtik azpimarratzen da garrantzitsua dela mota honetako iruzurren aurrean arreta handiz jokatzea; izan ere, gero eta ohikoagoak eta sofistikatuagoak dira, bereziki erakunde publikoen irudia erabiltze aldera kontsumitzaileen konfiantza lortzeko.
“¡Atención fraude! Nueva campaña de suplantación de identidad de la Seguridad Social” – Revista de la Seguridad Social

