Hemen zaude

Gizarte bono elektrikoa: nork eska dezake eta nola eskatu?

Larunbata, Azaroa 26, 2022

Energia-horniduren tarifak neurriz kanpo igo direnez, gero eta kontsumitzaile gehiago daude energia-kalteberatasuneko egoeran.

Pertsona horiek badituzte neurri batzuk beren egoera arintzeko, eta horietako bat da gizarte bono elektrikoa eskatzea, elektrizitatearen fakturei aurre egin ahal izateko

Zer da gizarte bono elektrikoa? 

Ohiko etxebizitzako elektrizitate-fakturan egiten den deskontua da, eta araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonei aplikatzen zaie.

Kontsumitzaile Txikientzako Borondatezko Prezioari (KTBP) aplikatzen zaio, eta diruz lagun daitekeen gehieneko kontsumoa arautua dago. Beraz, fakturaren zati bati bakarrik eragin diezaiokete deskontuek. 

Zein da deskontua?

Deskontu horiek 2023aren amaiera arte egongo dira indarrean, baina elektrizitate-bonu soziala bi urterako emango da. Epea amaitu baino bi hilabete lehenago, enpresak jakinaraziko dizu, eta baldintzak aldatu ez badira, bonua automatikoki berrituko da. 

Eskatzeko baldintzak

  • KTBP kontratatua izatea. (Kontuan izan enpresa merkaturatzaile jakin batzuek baino ezin dutela eskaini tarifa arautu hori, beherago aipatzen ditugunak, hain zuzen).
  • Urtean 10 kWh edo gutxiagoko potentzia kontratatua izatea.
  • Kontratua ohiko etxebizitzarena izatea. 

Horrez gain, lau profiletan ezarritako baldintza hauetakoren bat bete behar dute: diru-sarrera txikiak izatea, kontsumitzaile kaltebera izatea, kontsumitzaile kaltebera larria izatea edo bazterkeria-egoeran dagoen kontsumitzaile kaltebera larria izatea. 

Nori eskatu behar zaio? 

Erreferentziako merkaturatzaileei:

  • Baser Comercializadora de Referencia, S.A. Tel. 900 902 947
  • Energía XXI Comercializadora de Referencia, S.L.U. Tel. 800 760 333
  • Comercializador de Referencia Energética, S.L.U. Tel. 900 814 023
  • Régsiti Comercializadora Regulada, S.L.U. Tel. 900 101 005
  • Comercializadora Regulada, Gas & Power, S.A. Tel. 900 100 502
  • Curenergia comercializador de último recurso S.A.U. Tel. 900 200 708 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Familia unitateko kideen IFZren edo AIZren fotokopia.
  • Errolda-ziurtagiria, banakakoa edo familia-unitateko kide guztiena.
  • Familia-liburua edo, hala badagokio, Erregistro Zibileko banakako orriaren ziurtagiria.
  • Familia ugariaren tituluaren kopia.
  • Indarrean dagoen gutxieneko pentsioaren Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.
  • Gizarte zerbitzuen ziurtagiria edo egiaztagiria, egiaztatzen duena pertsonak baldintza bereziren bat betetzen duela OAEAP-IPREM koefizientea 0,5 igotzeko. Hau da, % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duela, terrorismoaren biktima dela edo genero-indarkeriaren biktima dela. 

Enpresak hamar egun baliodun ditu erantzuteko. Deskontua ukatzen badizute, zergatia adierazi behar dizute, eta ez bazaude ados, erreklamazioa aurkez dezakezu Kontsumobiden.