Hemen zaude

Gazteen arteko elkarrizketak: Nekazaritza eta kalitatezko elikadura

Asteazkena, Iraila 14, 2022

Kaixo gazte

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urteak daramatza gazteriaren egoera ezberdinak aztertzen gazteen ikuspuntutik eta ateratako ondorioekin proposamenak egiteko helburuarekin. 

Oraingo honetan, Familia Nekazaritza Eskualde Batzordearekin (CRAF), lehen sektorean diharduten gazteen egoerak ere kontuan hartu nahi dira. Izan ere, lehen sektoreak harreman zuzena dauka gazteen etorkizun jasangarri, sozial eta ingurumenekoarekin zein elikadura osasuntsuarekin.Familia nekazaritzaren eredua ere kontuan hartuko da eta honetan, lehen sektoreko ustiategi bakoitzak familia batekin duen lotura, hain zuzen ere familiako kideen eskulanaren mende daudela. 

Hemen, informazio gehiago aurkituko duzue. 

Topaketa gazteak eta nekazaritzaren zein etorkizun jasangarriaren arteko harremanetan oinarrituko da. 

Noiz: Irailaren 21ean.

Non: Landako hitzaldi aretoan, Durangon.

Ordua: 17:00etatik 18:30etara. 

Bertan EGKtik gazteriak gai hauen inguruan dituen ikuspuntuak jasotzeko udan zehar burututako inkestaren ondorioak plazaratuko dira. 

Hemen, Inkestaren inguruko informazio gehiago  aurkituko duzue. 

HAZI bertan egongo da ere, gaur egungo sektoreko errealitatearen inguruko pintzelada batzuk ematen, eta ondoren gazteen esperientzia ezberdinetan zentratuko da topaketa puntu garrantzitsu bezala. 

Animatu zaitez eta parte hartzeko formularioa bete! 

Topaketara bidaiatzeko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.

Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 688737153 (Oihana) telefonoetara.