Hemen zaude

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma

Astelehena, Abendua 16, 2019

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma ezagutzen al duzu?

Euskadiko zenbait erakunde eta agente sektorialek konpromisoa hartu dute alferrik galdutako elikagaien kopurua % 50 murrizteko 2030. urterako. Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua, plataforman parte hartzen duten erakundeetako bat da. Kontsumo arduratsuak, nahitaez, ingurumenarekin konprometituta egon behar du, eta jasangarria eta etikoa izan. Elikagaien xahuketa arazo etiko bat da, kontuan hartuta mundu osoan milioika pertsona goseak daudela. Horrez gain, arazo ekologiko larri bat da: ezin dugu alde batera utzi elikagaiak sortzeak dakarren energia- eta material-gastu itzela. Gainera, elikagaiak gerora alferrik galtzen badira, kontsumo ekologikoa areagotu egiten da, elikagaiak suntsitzeko hainbat baliabide erabili behar direlako.

Elikagai Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak iritziak trukatzeko foro izan nahi du, zeinetan parte hartuko baitute etorkizunerako Ekintza Planean proposatuko diren jarduketak diseinatzeko eta ezartzeko gaitasuna duten eta modu boluntario eta kolaboratiboan proiektuarekin bat egingo duten instituzio, erakunde, elkarte eta entitateek.

Datozen Gabonak aukera ona izan daitezke eman dizkizuegun aholkuak praktikan jartzeko. Ez ezazu janaririk bota zakarretara: egizu kontsumo arduratsuaren alde!

Esteka honetan, informazio gehiago lor dezakezu, eta proiektuarekin bat egin. Aste honetan, Elikagai Xahuketaren aurkako Euskadiko Astea egingo da: aukera aproposa proiektuarekin bat egiteko.

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/blog-sarrera/2019/elikagaien-xahuketaren-aurkako-euskadiko-plataforma/y10-kbpstblg/eu/