Hemen zaude

Argindarraren iruzurra bere gain har dezatela eskatu die MLBNk konpainia elektrikoei

Asteazkena, Iraila 16, 2015
Argindarraren iruzurra bere gain har dezatela eskatu die MLBNk konpainia elektrikoei

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) proposatu du Espainiako sareak urtero erregistratzen duen hornidura elektrikoaren galerak beren gain hartuko dituztenak konpainia elektrikoak izan daitezela eta ez kontsumitzaileak, galera horiek urtean 150 milioi eurokoak dira, eta horiek neurri handi batean konexioetan iruzurrak egiteagatiksortutakoak izaten dira.

Supererregulatzailearen iritziz, era horretan, konpainiak argindarraren galera horiek murriztera eta 2012tik “nabarmen gehitu eta profesionalizatu den” iruzurra etetera behartuta egongo lirateke. “Iruzur antolatua ere nabarmen gehitu dela” azpimarratu du.

MLBNk adierazi du Espainiako sare elektrikoak urtero izaten dituen argindarraren galera horien arrazoi nagusia iruzur hori dela.Beste portzentaje txiki bat akats teknikoek, egin ez diren irakurketek edo mantentze-lanik ez egiteak sortzen duena da.

Nolanahi ere, gogorarazi nahi du gaur egun,Sektore Elektrikoko Legearen arabera, iruzur egindako energia horrek “ez duela esan nahi konpainia elektrikoen emaitzetan irabaziak gutxituko direnik, baizik eta kostu handiagoa izango dela kontsumitzaileentzat”. “Horiek dira iruzurrak sistemarentzat dituen ondorioen kostua ordaintzen dutenak” baieztatudu.

Horregatik, operadorearekin eta konpainia banatzaileekin sistema elektrikoaren galerak eta iruzurra gehitu egin direla egiaztatu ondoren, Lehiaren Batzordeak bi arazo horiek eteteko proposamena dakarren txosten bat prestatu du.

Horrela, alde batetik, iruzurra kontrolatzeko enpresa banatzaileei ematen zaien gaur egungo pizgarria berrikustea eskatzen du.Bestetik, bi alternatiba proposatzen ditu sistemak dituen galerei buruzko erantzukizuna egozteko.

Lehenengo aukeran nahi dena da banatzailea izan dadila benetako galeren eta galera estandarren (sistemaren akats teknikoetatik sortutakoak) arteko aldea erosteko ardura izango duena.Era horretan, benetako galerak, teknikoak ez, ordea, “sareko kalitatearen arduradunek hartu beharko lituzkete beren gain eta ez kontsumitzaileak”.

Bigarrenean jasotzen da merkaturatzen duena izan dadila sistemaren galerak erostearen ardura izango duena, orain den bezala, baina banatzaileak finantzatu diezaiola galera teknikoen eta benetako galeren arteko aldea.

“Bi kasu horietan, benetako galeren kostuak berehalako eragina izango luke banatzaileen diru-sarreretan, eta horren ondorioz sendotu egingo litzateke galerak murrizteko pizgarria”, esan dute José María Marín Quemada buru duen erakundean.

Batzordeak, gainera, adierazi du administrazioen aldetik ekintza bateratu eta adostua sustatu beharra dagoela iruzurraren aurka borrokatzeko, “estatuan eta autonomietan gaur egun dauden iritziak guztiz desberdinak direlako”.

MLBNk, bere txostenean, ez du iruzurraren areagotze “nabarmena” bakarrik azpimarratzen, “detektatzen gero eta zailagoa den sofistikazioa” ere azpimarratzen du.

Iruzurraren modalitate desberdinen artean beste erabiltzaile baten instalazioetara edo banaketa-sarera egiten diren zuzeneko eta kontraturik gabeko loturak aipatzen dira, edo deribazioak jartzearena kontratuan aurreikusita ez dagoen instalazio batera energia hornitzeko.

Kontsumoen erregistroa aldatzeko energia-kontadoreak manipulatuta ere egiten da iruzurra, zubiak eginez edo hainbat gailu jarrita, edo potentzia kontrolatzeko etengailua manipulatuta.

Kontsumitzaileentzako horrek duen kalte ekonomikoaz gain, MLBNk ohartarazi du iruzurra “segurtasun arazo larri bat” ere badela, iruzur horiek egiten dituztenentzat etamanipulatutako sare elektrikoekin lan egiten duten langileentzat, eta arazo teknikoak eragiten ditu sortzen dituen matxurengatik.