
Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agenda Ministerioak milioika euroko isuna ezarri dio Alquiler Seguro enpresari, etxebizitzen alokairuaren arloan kontsumitzaileen eskubideen aurkakotzat jotako praktikengatik.
Ministerioak helarazii duenez, isuna maizterrak babesteko araudia urratu dezaketen klausula eta praktikekin lotuta dago, bereziki etxebizitza alokatzen duten pertsonei legez ez dagozkien gastu eta komisio batzuk kobratzeari dagokionez.
Kontsumoaren arlotik gogorarazi dute legediak muga eta betebehar argiak ezartzen dituela alokairuen inguruan, bereziki maizterren babesa indartzeko egindako azken aldaketen ondoren. Era berean, kontratuak arretaz berrikustearen eta legez zein gastu eska daitezkeen eta zein ez ezagutzearen garrantzia azpimarratu dute.
Ministerioaren ustez, mota honetako jarduerak bereziki garrantzitsuak dira egungo etxebizitza-merkatuaren testuinguruan; izan ere, alokairuen prezioen igoerak eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunek pertsona askori eragiten diete.
EHKBtik gogorarazten da garrantzitsua dela edozein alokairu-kontratu sinatu aurretik behar bezala informatzea eta klausula abusiboen edo bidegabeko kobrantzen aurrean kontsumo-erakundeetara edo elkarte espezializatuetara jotzea.
“Multa millonaria a Alquiler Seguro por vulnerar los derechos de las personas consumidoras” – Ministerio de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030

