Hemen zaude

Alfredo Retortillok 2018 urteko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak banatu ditu

Ostirala, Azaroa 23, 2018

Alfredo Retortillok 2018 urteko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak banatu ditu

 

2018.eko azaroak 21

  • Proposamen berritzaileak, iraunkorrak, ibilbide profesionalak eta zenbait proiektuk aipamen berezi jaso dute
  • Sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritza turismoaren aldeko apustu tinkoa egiten ari dela, komertzioa erronka berrien aurrean dagoela esan du eta kontsumo arduratsuaren kontzientzia areagotzearen beharraz hitz egin du

Gasteizko Europa Jauregiak 2018 urteko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sarien banaketa ekitaldia hartu du gaur arratsaldean. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen ekitaldian, besteak beste, sektoreko profesionalek egiten duten lana goratu da. Ekitaldian zehar Alfredo Retortillo sailburuak azpimarratu du turismoan beharrezkoa dela iraunkortasunaren eta hazkunde orekatuaren aldeko apustua egitea, eta turismo industriala aldarrikatzearen beharra, herrialderen historia osoaren irudia egonkortzeko.

Nobedade nagusi bezala, Kontsumobidek egindako deialdiari jarraituz Kontsumo Sariak banatu dira gaur iluntzean. Sailburuaren hitzetan, Kontsumo Sariak jaso dituzten pertsona eta entitateek kontsumitzaileek bere eskubideak ezagutzeko egiten duten ahaleginari esker, baita eskubide horiek praktikan jartzeko ere, departamentuaren lana indartu dute.

Sari banaketa ekitaldia hiru multzotan banatu da, eta guztira dozena bat pertsonek eta entitatek jaso dute saria. Besteak beste, proposamen berritzaileak, iraunkorrak eta ibilbide profesionalak saritu dira. Era berean, bi kategoriatan aipamen bereziak egin dira.

Merkataritza Sariak banatu ondoren, etorkizuneko erronkak izan ditu hizpide Alfredo Retortillo fokua herritarrengan jarriz, hain zuzen, herritarren erosketa ohituretan. “Herritarrok gara komertzioa bizi mantendu behar dugunak; kontsumitzaile gisa eskubidea eta askatasuna daukagu erosketak nola eta non egin, baina kontziente izan behar dugu egiten dugun aukeraketa horrek gizarte eredu bat sortzerakoan eragina izango duela”.

Kontsumo Sariak 2018

  • Ibilbide profesionala. Menaza Ezenarro, kontsumoaren esparruan Ibilbide oparoa egin duelako eta aitzindaria izan delako, beti ere Euskadiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta babesari lotuta.
  • Kontsumitzaileak babesteko eta formatzeko Saria. Irungo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa, 1984. urtean zabaldu zen eta besteak beste, aitzindaria izan da ikastetxeetan kontsumoaren inguruko formazio lanean.