Hemen zaude

2014ko urtarril-martxoko argi-ordainagiriari dagokion itzulketa eta prezioen erregularizazioa 2014ko apiriletik aurrera

Asteartea, Apirila 29, 2014
2014ko urtarril-martxoko argi-ordainagiriari dagokion itzulketa eta prezioen erregularizazioa 2014ko apiriletik aurrera

Kontsumobidek, halaber, lehengo ABT zuten kontsumitzaileei (merkatu librean zeudenei ez die eragiten) jakinarazi ere egin nahi die CESUR enkanteak 2013ko abenduan bertan behera utzita, Ministerioak elektrizitatearen behin-behineko prezio bat finkatu zuela 2014ko hasieran urte horretako lehen hiruhilekorako (48,48 € MWh-ko).

Prezio hori merkatuko prezio erreala baino askoz handiagoa izan denez, elektrizitate-enpresek soberan kobratutakoa itzuli beharko diete ABT duten kontsumitzaileei. Itzuli beharreko zenbatekoa 2014ko maiatzaren 15 baino lehen finkatuko da.

Bestaldetik, 2014ko apirilaren 1etik uztailaren 1era bitartean behin-behineko prezio bat ordainduko dute pertsona horiek (lehen hiruhilekoari aplikatutako metodologia beraren bidez finkatuta), eta erregularizatu egingo da sistema berriarekin iristen den lehen fakturan.

2014ko urtarril-martxoari dagokion itzulketa zein 2014ko apirilaren 1etik aurrerako prezioen erregularizazioa (itzulketa, hala badagokio) aldi batera aplikatuko dira sistema berriaren bidez egiten den lehenengo fakturazioan, eta gehienez uztailaren 1etik aurrerako hurrengo fakturan izango da hori.