Hemen zaude

10 GAKO ARGIAREN ORDAINAGIRI BERRIA ULERTZEKO

Asteartea, Iraila 8, 2015

10 GAKO ARGIAREN ORDAINAGIRI BERRIA ULERTZEKO
1. Nork ordaintzen du argiaren tarifa?

Azken Baliabidearen Tarifa (ABT) zaharraren ordez orain Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa (KTBP) dugu, nahiz eta, horren egiturari eta osaerari erreparatzen badiogu, ez dagoen aldaketa handirik izenaz haratago.

Gobernuak zenbait parametro kontuan hartuta arautzen du tarifa hori, eta horren barruan, 16 milioi etxeko kontsumitzaile inguru sartzen dira, 10 kilowattetik (kw) beherako potentzia kontratatua dutela.

Argia merkatu librean merkaturatzaile batekin kontratatu ez duten etxeko erabiltzaile guztiak tarifa erregulatu honi atxikita geratuko dira.

2. Nola osatzen da argiaren tarifa?

Argiaren faktura hobeto ulertzeko, garrantzitsua da ezagutzea zein kontzeptutan banatzen den eta zertarako xedatzen den ordaintzen dugun euro bakoitza.

Hauxe da banaketa hori hobeto azaldua:

Argiaren fakturaren erdia baino dezente gutxiago erabiltzen da kontsumitutakoa ordaintzeko:ordaintzen dugun 100 euroko 37 € inguru izango litzateke. Zergak 21,38 euro dira (BEZ eta Elektrizitatearen gaineko Zerga). Eta 40 euro baino gehiago "bide-sari" izenekoetarako xedatzen da, hau da:*17,22 € erregimen bereziko energiei (eolikoa, eguzki-energia, baterako sorkuntza eta abar) diru-laguntzak ordaintzeko izan zen (gainsari baliokideak); instalazio tradizionalak baino garestiagoak diren instalazio eoliko eta fotovoltaikoen bidez energia ekoizteagatik ekoizleei konpentsatzeko ordaintzen diegun gainsari bat da.

* beste 10,04 € banatzaileei ordaintzeko dira,

* 4,14 € penintsulatik kanpoko konpentsazioetarako erabiltzen dira (uharteetako herritarrek penintsulako herritarrek ordaintzen duten zenbateko bera ordaintzeko Endesari emandako diru-laguntzak),

*elektrizitatea garraiatzeak 2,96 €ko kostua izan zuen ordaindutako 100 €ko (goi-tentsioko garraio-lineek ekoizpen-instalazioetatik herrietara garraiatzen dute energia elektrikoa),

* eta 2,84 euro erabili ziren aurreko urteetako zorrak ordaintzeko.

3. Nolakoa zen aurreko sistema?
Orain arte, hiru hilean behin egiten zen CESUR izeneko enkante batean (Azken Baliabidea Hornitzeko Energia Kontratuak) finkatzen zen energía elektrikoaren prezioa.Enkante horretan elektrizitatearen prezio bat finkatzen zen hiruhileko osorako, finantza-estaldura zuten aseguru batzuek babestuta, merkatuak izan zitzakeen gorabeherek kontsumitzaileengan eraginik ez izateko.

Estaldura-kontratu horiek desagertu egin dira sistema berrian, eta beraz, horien kontratazioa aurrezten denez, urtean 300 milioi euro, Gobernuaren arabera betiere, ordainagiria % 3 gutxitzea ekarriko du horrek.

Energiaren prezio hori tarifaren zati bat bakarrik da; bestea, bide-sariak, zuzenean Gobernuak finkatzen ditu, eta araututako kostuak estaltzen ditu (banaketa, garraioa, berriztagarri eta baterako sorkuntzarentzako gainsariak, penintsulatik kanpoko kostuak).Zati horietakobakoitza, gutxi gorabehera, zergen aurreko tarifaren erdia zen.

4. Zertan datza Gobernuak proposatutako erreforma?

Gobernuak aurkeztutako proposamenaren arabera, energia elektrikoaren prezioak harreman zuzena edukiko du handizkako merkatuarekin.Horrek esan nahi du une bakoitzean kontsumitzen dugun elektrizitatea egun horretan merkatuan duen batez besteko prezioaren arabera ordainduko dugula; kontagailu adimentsu berria instalatua baldin badugu, prezio hori orduro aldatuko da.

Nolanahi ere, fakturazio-sistema hori orduko prezioaren arabera nola aplikatuko den Gobernuak finkatu bitartean, fakturazio-epearen barruko egun edo ordu bakoitzeko batez besteko prezioa kobratuko zaigu denoi, kontagailu adimentsua instalatuta eta konektatuta eduki ala ez eduki.

5. Zer da handizkako elektrizitate-merkatua?
Eguneko merkatuak, energia elektrikoaren ekoizpen-merkatuko osagai gisa hartuta, hurrengo egunerako energia elektrikoaren transakzioak burutzea du helburu, eta horretarako, merkatuko agenteek energia elektrikoa saltzeko eta erosteko eskaintzak aurkezten dituzte.

Horrela, egunero, elektrizitatea ekoizten duten enpresek, horren jatorria edozein izanik ere, merkatuan saltzen dute beren ekoizpena, aurreikusitako elektrizitate-eskaera estaltzearren.Zentral bakoitzak bere produktua prezio jakin batean eskaintzen du, berriztagarriekzeroan eskaini ohi dute eta gas-ekoizleek, berriz, preziorik garestienak eman ohi dituzte kostu handiagoak dituztelako.Teknologiarikmerkeenen eskaintzak onartzen joaten dira aurreikusitako eskaera estali arte, nahiz eta denek garestienaren prezioa kobratzen duten (sistema marjinalista).Gobernuak merkatu honen funtzionamendua berrikustea aurreikusten du.

6. Nola eragingo dio aldaketa horrek gure fakturari?

Printzipioz, CESUR enkantea eta horri atxikitako aseguruak ezabatu izanak aurrezpen bat ekarriko du fakturan, eta Gobernuak uste duenaren arabera, % 3koa izango da.Hala eta guztiz ere, oraindik goizegi da zehaztasunez ziurtatzeko nola aldatuko den ordainagiria, fakturazio-aldian handizkako merkatuak duen bilakaeraren araberakoa izango baita, nahiz eta, Industriaren arabera, merkatuaren hegazkortasun horren ondorioz "euro urri batzuetan" baino ez den aldatuko faktura.

Elektrizitatearen ordainagiriak izango duen aldaketaren zatirik mardulena urtaro-faktoreek eragindako kontsumo-bolumenarekin lotuago egongo da (udan aire girotu gehiago erabiltzea edo neguko hilabeteetan berogailuak gehiago erabiltzea), merkatuan egun jakin batean gerta daitezkeen aldaketekin baino.

Edonola ere, aurrezpen horrek ez dio gure ordainagiriari eragingo, baldin eta Gobernuak zati erregulatua (bide-sariak) igotzen jarraitzen badu.Horrela, eta prezioak finkatzeko sisteman aldaketak gauzatzearekin batera, Gobernuak berrantolatu egin du argiaren ordainagiria, fakturaren zati finkoa handituz (potentzia kontratatua) eta zati aldakorra txikituz (kontsumoa).Horrek esan nahi du zenbat eta elektrizitate gutxiago kontsumitu, orduan eta handiagoa dela kuota finkoaren igoerak duen eragina eta gehiago igotzen dela amaierako faktura.Eta aldiz, zenbat eta elektrizitate gehiago kontsumitu, finkoaren igoera gutxitu egiten da, eta are aurrezpen bat izan daiteke gehien gastatzen duten bezeroentzat.

Kontsumitzaile gehienentzat (10 kilowattetik beherako potentzia kontratatua dutenentzat) kuota finkoa % 20 handitu da, eta aldiz, kontsumoaren osagaia % 17 gutxitu da.Otsailaren 1ean indarrean sartu zen igoera berriarekin, kuota finkoa 42,04 da kontratatutako kilowatt bakoitzeko urtean, orain urtebete baino bi aldiz gehiago.7. Noiz hasiko dira aplikatzen?

Datorren apirilaren 1etik aurrera, eta beraz, maiatzeko fakturetan islatuta ikusiko dugu.

8. Nola jakin dezaket elektrizitatearen eguneko merkatu-prezioa zenbatean dagoen?
Handizkako merkatua kudeatzen duen OMIEren webgunean: http://www.omie.es/files/flash/ResultadosMercado.swf

Industria Ministerioak berak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak beren webguneetan informazio hori jasoko duten atal bereziak eskainiko dituzte.

9. Nola jakin dezaket nire faktura zuzena den ala ez?

Industria Ministerioaren eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren webguneetan atal berezi batzuk eskainiko dira erabiltzaileek egiaztatu dezaten, beren fakturazio-datuak idatziz, kobratutako zenbatekoak zuzenak diren ala ez.

10. Badut beste aukerarik?

Aldaketa horiek merkatu arautuari bakarrik eragiten diote, eta beraz, merkatu librera jotzea eta gure hornidura edozein merkaturatzailerekin kontratatzea erabaki dezakegu, harekin ituntzen dugun prezioan.

Gainera, Gobernuak "tarifa lau" bat eskaintzera behartuko ditu konpainiak, eta hartara, kontsumitzaileak une oro jakingo du zenbat ordainduko duen argiagatik urte osoan; hori bai, egonkortasun horrek oraindik zehaztu ez den gainkostu bat izango du.