Hemen zaude

Kontsumitzaile seniorraren dekalogoa: zure eskubideak babesteko gakoak

Asteartea, Martxoa 31, 2026

Kontsumitzaile seniorrek egoera zaurgarriagoak izan ditzakete, batez ere merkataritza-jarduera oldarkorren, iruzurren edo informazio argiaren faltaren aurrean.

Horregatik, EHKBtik ontsumo seguruagoa, informatuagoa eta arduratsuagoa sustatzeko dekalogo bat prestatu dugu, egunerokoan lagungarri izan daitekeena.

Dekalogoak hainbat gomendio praktiko biltzen ditu: mugatu bako denborarekin hartzea erabakiak eskatu gabeko produktu edo zerbitzuak ez onartzea, kontratatu aurretik azalpen argiak eskatzea eta datu pertsonalak zein bankukoak babestea.

Era berean, gogorarazten da zenbait erosketetan 14 eguneko epean atzera egiteko eskubidea dagoela, fakturak eta kontratuak berrikustearen garrantzia, eta dokumentazioa gordetzea ezinbestekoa dela erreklamazioak egin ahal izateko.

Zalantzarik edo arazorik izanez gero, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB/OMIC) eta kontsumitzaileen elkarteak herritarren eskura daude, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko.

Dekalogo honen helburua da adineko pertsonen autonomia eta segurtasuna indartzea kontsumo erabakietan.