
Espainiako Bankuak gida eta infografia bat argitaratu ditu banku-esparruan egitezko zaintzaren erabilerari buruz, desgaitasuna duten pertsonei laguntza ematen dieten senide edo gertukoek kontu-bankarioak kudeatzeko nola jardun dezaketen argitzeko helburuarekin.
Indarrean dagoen araudiak aukera ematen du konfiantzazko pertsona batek, egitezko zaintzaileak, oinarrizko banku-kudeaketetan laguntzeko, aurretiazko baimen judizialik gabe, betiere legeak ezarritako mugen barruan.
Gidak funtsezko gaiak lantzen ditu, hala nola zer den egitezko zaintza, nola egiaztatu behar den banku-erakundeen aurrean eta zer eragiketa egin daitezkeen, besteak beste kontuak irekitzea, ordainagiriak helbideratzea edo oinarrizko beharretarako diru-kopuru txikiak ateratzea.
Halaber, egiaztapen-baldintzak zehazten dira, pertsonen arteko harremana frogatzen duten agiriak edo erantzukizunpeko adierazpena barne, baita jarduteko mugak ere, izan ere, ezin dira garrantzi ekonomiko handiko eragiketak egin baimen judizialik gabe.
Ekimen honen helburua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, bai laguntza ematen duten pertsonentzat bai finantza-erakundeentzat, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen erabilera errazteko banku-esparruan.
EHKBtik gogorarazten da garrantzitsua dela figura hauen inguruan behar bezala informatzea eta zalantzarik izanez gero banku-erakundera jotzea.

