Hemen zaude

Kontsumobidek ohartarazten du argi eta gas komertzialek praktika oldarkor eta engainagarriekin etxeetara egindako bisitez, pertsonak konpainiaz aldatzeko

Astelehena, Azaroa 21, 2016

Kontsumobidek ohartarazten du argi eta gas komertzialek praktika oldarkor eta engainagarriekin etxeetara egindako bisitez, pertsonak konpainiaz aldatzeko
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kexak eta salaketak jaso ditu etxe partikularretara salmenta oldarkor eta engainagarriko estrategiekin joaten diren gas- eta elektrizitate-konpainia batzuetako komertzial batzuen jokaerari buruz. Salaketek agerian jartzen dute nola, batzuetan, pertsona kontsumitzaileak kontratatutako enpresakoak edo ospe oneko erakunde batekoak direla esaten duten.

Orain arte detektatutako praktika txarrek promes bat dute gako nagusi gisa, hots, fakturen beherapen bat edo tarifa onuragarriago bat aplikatzea. Baina ezkutatzen duten benetako asmoakontratu bat sinatzea da beste konpainia batera aldatzeko eta, gainera, ez du bermatzen ordainagiriko murrizketa bat hilaren amaieran. Ohiko zenbait amarru daude:

Esaten dute, faltsuki, pertsona kontsumitzaileak kontratatutako konpainiakoak direla. Faktura bat ikustea eskatzen dute, tarifa-tasa lortzeko aitzakiarekin edo aplikatutako prezioak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako azken eguneratzera egokitzen diren egiaztatzeko. Justifikatzen dute ez dutela datu horien berri enpresako beste departamentu batek kudeatzen dituelako. Azken elektrizitate-enkantean esleipendun bakar gertatu den konpainiaren ordezkari direla esaten dute, edo sektoreko enpresek bat egin dutela eta horietako bakar bat arduratuko dela merkaturatzeaz. Presioa egiten dute enpresa horretara aldatzeko, prezio hoberenez gozatzeko. Kasu batzuetan, iradokitzen dute hori egin ezean, hornidura eten litekeela. Ospe oneko erakundeetako langile gisa agertzen dira, hala nola Energiaren Euskal Erakundekoak (EVE) edo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulego (KIUB) batekoak. Enpresa jakin batekin kontratatzera gonbidatzen dute eta, haien iritzi kualifikatuaren arabera, eskaintza komertzial askoz lehiakorragoa du.Kontsumobidek kontsumitzaileei eta erabiltzaileei gogorarazten die zuhurrak izan behar dutela komertzialek etxera egiten dituzten bisitekin. Hona oinarrizko gomendio batzuk:

Eskatu langile komertzialak behar bezala identifikatzea. Galdetu zeure buruari zergatik zure konpainiakoa dela dioen norbaitek ez duen zure datuen berri. Ez eman inoiz inori zure datu pertsonalak, zure kontratazioaren ezaugarriak edo edozein informazio garrantzitsu agertzen diren faktura bat edo dokumentu bat. Ez utzi argazkiak ateratzen zure NANari edo aurreko fakturei. Gogoratu erakunde ofizialek, hala nola Energiaren Euskal Erakundeak edo KIUBek, ez dutela inolako harreman komertzialik inolako enpresarekin eta ez dutela gomendiorikegiten merkatu-askatasuna indargabetu edo firma jakin batentzat onura ekar dezakeenik. Konpainiaz aldatu nahi baduzu, informa zaitez aurrez modu kritikoan. Aztertu estrak, fakturazio-aldia, tarifa… Azken batean: egiazta ezazu benetan kontratatzen duzula nahi duzun zerbitzua. Okerreko praktikaren bat detektatzen baduzu, salaketa egin egoeraren berri Kontsumobide helbidean edo zure etxeko KIUB-en. Etxean bisita izan ondoren kontratu bat sinatzen baduzu gas- edo elektrizitate-konpainia batekin: Eskatu kontratuaren kopia bat baldintzak ongi jakiteko. Gogoratu 14 egun dituzula atzera egiteko, hots, eraginik gabe uzteko, zergatia azaldu eta inolako zigorrik jaso gabe. Izan zaitez une oro sinatzen duzunaren jakitun. Konpainia berria kontratazioaren ondorengo 14 egunetan, hots, atzera egiteko duzun epean gasez edo argiz hornitzen hastea nahi baduzu, espresuki eskatu beharko diozu.