Hemen zaude

Gasa: Ondo erabiltzeko eta ondo mantentzeko aholkuak

Ostirala, Martxoa 27, 2009

Gasa: Ondo erabiltzeko eta ondo mantentzeko aholkuak

Ikuskaritzak eta azterketak

Kanalizazio bidezko gas naturala edo propano gasa erabiltzen dutenak

· Gasaren enpresa-hornitzailea zurekin harremanetan jarriko da 4 urtean behin, dagokion ikuskaritza burutzeko.

· Ez da beharrezkoa zuk enpresa-hornitzaileari deitzea lehen burutzen zituzten azterketak egiteko.

· Azkeneko azterketa burutu zenetik lau urte iragandakoan enpresa-hornitzaileak deitzen dizunean, erraz iezaiozu ikuskaritza-lana.

Butanoa eta propano gasa erabiltzen dutenak

· Zure instalazioaren azterketa, beti ere 4 urtean behin egin beharrekoa, baimendutako enpresa batek bakarrik egin lezake. Kasu honetan, erabiltzaileak eskatu beharko du azterketa hori.

· Enpresa ezezagunek eskaitzen duten zerbitzuetaz ez fidatu eta jar zaitez harremanetan zure betiko enpresarekin.

· Eskatu beti azteketaren ziurtagiria eta dagokion faktura.

Beste aholku batzuk

· Akatsen bat topatzen baldin badute zure instalazioan, lehen bait lehen zuzendu.

· Akatsak ez zuzentzeak edota azterketak/ikuskaritzak ez egiteak, gas-horniketaren mozketa ekar lezake.

· 15 KW baino gehiagoko galdaretan (ohizkoenak alegia), derrigorrezkoa da 2 urtean behin mantentze.lanak egitea errekuntza ona bermatzeko eta ingurumena zaintzeko zerbitzu ofizialarekin kontratu edota Eusko Jaurlaritzak baimendutako zerbitzu teknikoekin.

· Gogoan izan, galdara atmosferikoa (ohizkoena alegia) sukaldean baldin badaukazu, konmutadore bat jarri behar duzuka , galdarak eta ke-erauzgailuak batera funtzionatu ez dezaten.

· Gasezko sukaldearen ordez elektrikoa jartzen baduzu, baimendutako enpresa batek egin beharko du eta enpresa banatzaileari jakinarazi.

· Aireztapen-saretak garbi eduki, inolako oztoporik gabe.

· Gas-ihesik somatzen baduzu, ireki lehioak eta ez sakatu etengailurik.