Euskadiko kontsumitzaileak

Euskal Herriko konstsumitzaileen Batasuna - EHKB

Union de consumidores de Euskadi-UCE

Unión de Consumidores de Euskadiwww.euskadikokontsumitzaileak.com

BERMEAK

 

ZEINI EZARRIKO ZAIE LEGEA?
 

Salmenta azken erabiltzailea ez den eta ondasuna ekoizpen-prozesu baten sartzeko asmoz eskuratu duen erosle bati egin baldin bazaio, zenbatekoa izango da legez eman beharko diogun bermearen epea?

Kontsumoko ondasunen salmentako bermeei buruzko uztailaren 10eko 23/2003 Legeak ez du eraginik enpresen arteko merkataritza harremanetan.

Horrenbestez, 23/2003 Legea aplikatu ezin delako, kontratu bidezko askatasunaren erabileran bi alderdiek beren gain har ditzaketen erabaki eta kontratuzko betebeharretan jasotakoa bete beharko da, eta hitzarmenik izan ezean, legeria zibilean eta merkataritzakoan aurreikusitako bizio ezkutuak onbideratzeko erregimenean jasotakoa.

Era berean, ezerk ez du eragozten ondasun horiek merkataritza bermearekin eskaintzea, ez baitu diskriminaziorik sortuko erosleak hori ekoizpen-prozesu batean sartzeagatik edo ez sartzeagatik. Kasu honetan, hori eskuratu duen profesionalak bertan adierazitako eran eta epeetan erabili ahal izango du berme komertzial hori.

 

ZER DA KONTSUMITZAILEA?
 

Erosleak, berme berriaz baliatzeko, pertsona fisikoa izan behar du edo juridikoa ere izan daiteke?

Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, saltzaileak  kontsumitzaileari salmenta-kontratuaren arabera egokia den ondasuna emateko duen obligazioa da legean arautzen dena, arau horretan bertan aurreikusitako eran.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarrita dago kasu honetan behintzat ondasun higigarrien azken jasotzaile moduan horiek erosi, erabili edo horietaz baliatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak direla kontsumitzaileak, horiek egiten dituztenen edo horiek hornitzeaz arduratzen direnen izaera publiko edo pribatua, indibidual edo kolektiboa edozein delarik ere.

Aitzitik, ez dira kontsumitzailetzat hartuko azken jasotzaileak izan gabe ondasunak eskuratu, biltegiratu edo kontsumitzen dituztenak, ekoizpen, eraldatze edo komertzializazio prozesuetan sartzeko asmoz edo hirugarrenei uzteko asmoz eskuratu badira.

Gero, ondasun eta zerbitzuen eskuratzailea kontsumitzaile den edo ez den erabakitzen duena, ez da pertsona fisiko edo juridikoaren izaera izaten, baizik eta eskuratu dituen ondasunek izango duten xedea; hau da, horien azken jasotzailea izateko eskuratu dituen edo ekoizpen prozesu baterako eskuratu dituen, azken kasu honetan, pertsona fisikoa edo juridikoa ez litzateke kontsumitzailea izango.

 

 

LEGEAREN ERAGINPEAN DAUDEN ONDASUNAK

Bigarren eskuko ondasunen bermeak erabatekoa izan behar du edota lehen erabilitakoak direla kontuan izanik berme horretatik salbuetsita gera daitezke higadura lanetarako pieza horiek, duten ohiko erabileragatik?

Bigarren eskuko ondasunen bermeak erabatekoa izan behar du, eta horrenbestez, horiek salmenta kontratuarekin duten adostasuna ezin da baldintzatu piezek izan dezaketen higadurara, hori dela eta saltzaileek ezingo dute era honetako salbuespenik idatzi bermearen agirian “higadura izan dezaketen piezak bermetik salbuetsita geratuko dira izango duten ohiko erabileragatik”.

Beste gauza bat izango da erabileragatik higatzen diren erabilitako piezek izan behar duten errendimendua eta kontsumitzaileak horiekiko izan behar dituen arrazoizko itxaropenak, azken honek jaso duen publizitatearen eta informazioaren arabera.

Hortzetako protesiak neurrira egindako osasun-produktuak dira martxoaren 1eko 414/96 Errege Dekretuan ezarrita dagoenaren arabera. Kontsumoko ondasun moduan hartu behar al dira? Eta horrenbestez Lege horren barruan sartu eta horren eraginpean utzi? Edota seriean egindako ondasunak bakarrik daude Lege horren eraginpean? 

 

Legean kontsumo pribaturako diren ondasun higigarri gorpuzdunen aipamena egiten da, egin edo fabrikatu behar diren ondasun higigarri gorpuzdunez hornitzeko kontratuak barne izanik.  Era horretan kontsumoko ondasunak kontsumitzaileak gehienetan erosten dituenak izango dira, nahiz seriean egindakoak izan edo produktu apartekoak izan.

Neurrira egindako produktuei dagokienez esan behar da, adostasunik izan ezean, mota eta kalitate berekoak diren beste batzuengatik aldatu ahal izango direla.

 Produktu bat oparitzen duten salmenta-promozioen kasuan, Legea aplikagarria al da produktu horrentzat? Adostasun eza izanez gero zein izango da erantzulea? Eta oparia fabrikatzaileak zuzenean emandakoa baldin bada, (adibidez erloju bat produktuaren ontziaren barruan) Saltzailea izango al da erantzulea?  

Galdera hori sustapen bidezko edo prima automatikoko salmentei buruzkoa da, horiek gehienetan opari bat ere izaten dute eta merkataritza dendetan eskuratzen dira, horien adibidea “3 erosi eta 2 ordaindu” sustapen-salmentak eta antzeko beste batzuk izango lirateke. Kasu honetan, opari moduan ematen den ondasuna salerosketaren barruan sartzen da eta kasu horretan Bermeen Legea aplikatu beharko litzateke eta saltzailea izango litzateke arduraduna emandako ondasunarekin adostasunik lortu ezean.

Gerta litekeen beste kasu bat da fabrikatzaileak edo markistak produktu hori sustapen baten barruan eskaintzea erosketaren agiriak bidaltzeagatik, puntuak pilatzeagatik, eta abarrengatik, horiek ez dute  denda berean egindakoak zertan izanik. Oraingoan, bi kasu bereizi beharko lirateke:

1.                Salerosketa-kontratu bati atxikita ez dauden eta doako izaera duten kasuak, horietan, horrenbestez, ez litzateke aplikatuko 23/2003 Legea.

2.                Produktu baten erosketari atxikitako sustapen bati buruzkoak diren kasuak, horietan, 23/2003 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontsumitzaileak zuzenean erreklamatu ahal izango dio kontsumitzaileari, baina, bestalde, ez da albora utziko eskaintzan agertzen diren produktuaren saltzaileren batengana jotzeko aukera ere.

ONDASUNEK KONTRATUAREKIN DUTEN ADOSTASUN EZA ERABAKITZEA ETA KOSTUAK ONARTZEA

Egiaztatzen ez baldin bada ondasunaren adostasun eza jatorrizkoa dela, bermean arretarik jasotzea eskatzerik izango al du kontsumitzaileak edo hori konpontzearen gastuak bere gain hartu behar ditu?

 

Legeak dio saltzailea adostasun-hutsegiteen erantzulea dela bi urtean; erosketa egin eta sei hilabetera ager daitezkeen adostasun-hutsegiteek, nahiz eta jatorrizkoak ez izan, esan nahi dute ondasunak ez dituela betetzen ohiko erabilerarako baldintzak, eta ez dituela mota bereko ondasun baten kalitatea eta ezaugarriak, kontsumitzaileak espero dezakeenaz bestela ondasunaren izaera kontuan hartuta. 

 

Laguntza Teknikoko Zerbitzu baten esku-hartzea beharrezkoa izanez gero ondasun batek kontratuarekin adostasunik baduen edo ez duen jakiteko, Zeinek ordaindu behar dio Zerbitzu Teknikoari ondasuna egoera onean ez dagoela adierazten badu txostenean?  

Legearen 9. artikuluaren arabera, Legeak ezartzen duen 2 urteko epearen lehenengo 6 hilabeteetan adierazten diren desadostasunetan, ondasuna eman zenean ere akats hori bazuela dioen eroslearen aldeko presuntzioa nagusitzen da. Horrenbestez, epe horretan saltzailea izango da ondasun horrek adostasuna baduela frogatu beharko duena, eta ondorioz, bera izango da beharrezko kostuak bere gain hartuko dituena ondorio horretara heltzeko gertaerak erabaki ahal izateko.

Hori entregatu ondorengo sei hilabeteko aldia igaro ondoren, ondasunak azkenean adostasuna jaso duenean, saltzaileak ez ditu gastuak bere gain hartu beharko Legean aurreikusitako betebeharren arabera, betebehar hori berme komertzialean edo publizitatean bere gain hartu ez badu behintzat.

ONDASUNA INSTALATZEA

Konponketa bat egin eta pieza baten ordez beste berri bat jartzen baldin bada, pentsatzen baldin badugu pieza horrek Legean adierazten den bi urteko bermea duela eta jarri eta handik bost hilabetera hondatu dela, Pieza hori beste berri bategatik aldatzeko esku-lana kobratzerik izango al da bezeroak hori ordezkatzea erabakitzen baldin badu, konpontzeko bermea hiru hilabetekoa dela eta horiek igaro direla esanez? 

Konponketa eta aldatzea doakoak izango dira kontsumitzailearentzat. Doakotasun horretan kontratuarekin ondasunek zuten adostasun eza konpontzeko egin diren nahitaezko gastuak sartuko dira, bereziki bidalketa-gastuak, eta baita esku-lanarekin eta materialekin zerikusia duten gastuak ere.

Adostasun ezaren erantzulea izango da konponketaren edo aldaketaren gastuak bere gain hartuko dituena, instalazioan sortutakoak barne, hala instalatzaile moduan duen erantzukizunaren arabera nola erantzule moduan kontsumitzaileari sortutako kalte eta galerengatik kontratuarekin ados ez zegoen ondasuna saltzeagatik.

Bermeen Legearekin adostasunean egonda, Inork behartu al zaitzake erosi duzun tresna marka horren zerbitzu teknikoak instalatzera, horrela egin ezean bermeak ez dizula hori estaliko esanez?  

Legean ezarritakoaren arabera ezin da inolako mugarik jarri kontsumitzailearen eskubideak erabiltzeko kontratuarekin izandako adostasun ezagatik, horrenbestez, saltzaileak ezin du markaren zerbitzu teknikoa behartu erositako ondasun hori instalatzera. Eta hori guztia Legearen 3. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, horren arabera ondasuna gaizki jartzeagatik sortutako adostasun eza ondasunaren adostasun ezarekin parekatuko da instalazioa salerosketa kontratuaren barruan sartuta badago eta saltzaileak egin badu edo horren ardurapean egin baldin bada, edo kontsumitzaileak egin badu akatsak dituen instalazioa instalazio-jarraibideetan dagoen hutsegite bategatik hondatu denean.

Beste gauza bat da berme komertzialari buruzkoa denean, bermatzaileak ezarritako baldintzak bete beharko baitira, eskainitako prestazio gehigarriei dagokienez.  Baina inolaz ere ezin izango dira kontsumitzailearen legezko eskubideak mugatu.

 

LEGEAK ONARTUTAKO ESKUBIDEEI ALDEZ AURRETIK UKO EGITEA

Enpresa batek eskaini al diezaieke beren bezeroei produktu bat urte bateko bermearekin bakarrik erosteko aukera, horrela salmenta-prezioa baxuagoa delako? 

Legearen arabera horrek kontsumitzaileei onartzen dizkien eskubideei uko egiteak ez du ezertarako balio, era berean ez dute inolako baliorik izango horri iruzur eginez egindako ekintzak, Kode Zibilaren 6. artikuluaren arabera. Horrenbestez, Lege honetan onartutako eskubideak aginduzkoak dira eta saltzaileak errespetatu eta bete egin beharko ditu. Lege honetan kontsumitzaileari onartutako eskubideak saltzaileak beteko ez balitu eta kontratuaren klausularen batean bertan ezarritakoak baino epe laburragoak jarriko balitu, klausula hori baliogabekoa izango litzateke eta ez litzateke kontuan hartuko.

Saltzaileak, profesionala den aldetik, jakin behar du nolakoak diren saltzen dituen produktuak eta ez dizkio erosleari aurkeztuko ez dituzten ezaugarriak edo gaitasunak balituzte bezala.

Horrenbestez, legez kanpo dago Legeari atxikitako ondasun bat saltzeko aukera kontsumitzailearen eskubideak mugatzen baldin badira.

Produktu bat erosten baldin badut eta erosi eta bigarren urtean produktuarekin arazoren bat badin badut, Eskatu al dezaket hori konpontzea edo beste batengatik ordezkatzea Lege berrian jasotakoaren arabera, nahiz eta salerosketa-kontratuan bermea urtebetekoa bakarrik dela adierazi?

Ondasuna eman zenetik hasita bi urteko epean adierazten diren adostasun ezengatik saltzailearen erantzukizuna mugatuko duen kontratu bidezko edozein aurreikuspen baliogabea izango da.

Halaber, kontuan hartu beharrekoa izango da, Legearen arabera eta beste era bateko eskubideen kalterik gabe, Legeak saltzaileari esleitzen dion erantzukizunaren hedadura bi elementuk mugatuko dutela: kontratuarekiko adostasun ezak eta ondasuna eman zen uneak.

Lehenengo elementuari dagokionez, kontratuarekin adostasuna duten ondasunak ondorengo baldintza guztiak betetzen dituztenak izango dira:

- Saltzaileak egindako deskribapenera egokitzen badira eta eredu edo lagin moduan saltzaileak kontsumitzaileari aurkeztu dion ondasunaren ezaugarriak baldin baditu.

- Era horretako ondasunak erabili ohi diren erabileretarako egokiak baldin badira, edo kontsumitzaileak eskatutako erabilera bereziren baterako aurrez hala jakinarazi baldin badio saltzaileari kontratua egiteko garaian, eta beti ere honek onartu baldin badu ondasun hori egokia dela erabilera horretarako.

- Kontsumitzaileak logikaz espero dezakeen mota bereko ondasun batek izan ohi dituen kalitatea eta prestazioak izatea, ondasunaren izaera eta publizitatean egin diren edo etiketetan agertzen diren adierazpen publikoak kontuan izanik.

Bezeroari agiriren bat eman behar baldin bazaio, Horietan sartu al daitezke fabrikatzaileek bermearen estaldura-baldintzetan sartzen dituzten ohiko salbuespen-klausulak? Adibidez: oxidoa, kolpeak, oker erabiltzea, eta abar?  

Azaldutako akats horietako batzuen kasuan –oxidoa, eta, batzuetan, kolpeak- gerta liteke kontratuarekin adostasun eza izatea, eta ez da saltzailearen legezko erantzukizunaren inolako salbuespenezko arrazoirik izango, Legeak esaten duenaren arabera baliogabekoa izango delako kontsumitzaileak aldez aurretik uko egitea Lege horretan bertan (4. Artikulua) onartu izan diren eskubideei, ondasunaren erabilera egokiari buruzko jarraibideen kalterik gabe.

Berme komertzialari dagokionez, horren edukia saltzaileak edo produktua ematen duenak askatasunez adierazitakoa izango da. Bi muga bakarrik izaten ditu: 11. artikuluaren ondorio diren formalak eta legezko arautzea hobetu behar izateak, hori egin ezean engainagarritzat har baitaiteke. Gerta daiteke berme komertzialean aipatu kasu horiek inolaz ere ez azaltzea, baina horrek legezko erantzukizunean eraginik ez izatea adostasun eza horiengatik.

KONPONTZEKO EDO ORDEZKATZEKO ARAUAK

Enpresari al dagokio produktua instalazioetaraino garraiatzearen gastuak bere gain hartzea nahiz eta kontsumitzaileak horren garraioa ez ordaindu fakturan? 

Zer motatako ondasuna den, salerosketa non egin zen edo kasu horretan gertatu den beste edozein egoera kontuan izanik, ondasun horren garraioak gastu bereziak izango ditu, eta Legean xedatutakoaren arabera, saltzaileak bere gain hartu behar ditu gastu horiek.

 

Tresna bat itzultzea erabakitzen baldin bada, horren jatorrizko bilgarriarekin itzuli behar al da?

Legean aurreikusitakoa bete baldin bada kontsumitzaileak produktuaren bilgarria gordetzea ez da inolaz ere ezinbesteko baldintza izango ondasuna ordezkatzeko. Eta hori, azalpen horren berri eman den edo argitaratu den kontuan izan gabe, Legean aurreikusi ez den muga bat delako.

 Ondasuna adostasun ezagatik konpondu baldin bada eta gerora ere adostasun eza hori bera agertzen bada konpondutako ondasuna eman eta ondorengo sei hilabeteak igaro ondoren. Ze aukera izango ditu kontsumitzaileak kasu horretan?

Konponketak eten egiten du Lege honetako 9. artikuluan aipatzen diren epeen kontaketa. Etete aldi hori kontsumitzaileak ondasuna saltzailearen esku jartzen duen egunetik hasiko da eta kontsumitzailearen ondasuna konponduta ematen zaionean amaitu. Konpondutako ondasuna eman ondorengo sei hilabeteetan saltzailea izango da konponketa hori beharrezko egin zuten adostasun eza horien erantzule, eta adostasun eza bera dela ulertuko da ondasunean sortutako akatsak hasieran izandakoen jatorri berekoak direnean.

Horrenbestez, kontsumitzaileak azaldu den kasu honetan hasierako bermeak zuen bi urteko epe horretatik geratzen den denbora izango du saltzaileari erreklamazioa egiteko. Alde horretatik kontuan izan behar da Legearen 6 e) artikulua, bertan esaten du konponketa egin eta ondasuna eman baldin bada, eta hala ere kontratuarekin adostasunik ez badago, erosleak ondasun hori ordezkatzea eskatu dezakeela, 5. artikuluko 2. atalean ezarritako mugen barruan, edo prezio jaistea edo kontratua iraungitzea Lege honetako 7. eta 8. artikuluetan ezarritako moduan.

Ze eskubide izango ditu ondasun higigarri baten erosleak ondasuna adostasun ezagatik konpondu eta gerora akats hori bera duela agertzen denean, legean ezarrita dagoen bi urteko bermearen epea amaitu baldin bada? 

Konpondutako ondasuna eman ondorengo sei hilabete horietan kontsumitzaileak egiaztatu ahal izango du ondasuna konpontzeko duen aukera horrekin gustura geratuko dela, horrenbestez, kontsumitzaileak, konpondu behar izate hori sortu zuen adostasun eza berberagatik sortzen bada berriro, hasieran eman zenetik bi urteko epea igaro izan ala ez kontuan izan beharrik gabe, ondasuna ordezkatzea eskatu ahal izango dio saltzaileari ondasuna eman ondorengo sei hilabeteetan.

EPEAK

Lehenengo sei hilabeteak igaro ondoren ulertu behar dugu “bermearen” gainerako aldian (18 hilabete) ondasunaren adostasun eza jatorrizkoa dela kontsumitzaileak frogatu behar duela?

 

Legeak dio saltzailea adostasun-hutsegiteen erantzulea dela bi urtean; erosketa egin eta sei hilabetera ager daitezkeen adostasun-hutsegiteek, nahiz eta jatorrizkoak ez izan, esan nahi dute ondasunak ez dituela betetzen ohiko erabilerarako baldintzak, eta ez dituela mota bereko ondasun baten kalitatea eta ezaugarriak, kontsumitzaileak espero dezakeenaz bestela ondasunaren izaera kontuan hartuta. 

 

ERREKLAMAZIOA EGITEKO EKINTZA

Eskuratutako ondasuna beste batengatik aldatu denean: Noiztik hasi behar da epea kontatzen erreklamazioa gauzatu ahal izateko?

Adostasun eza izatetik sortutako eskubideak eskatzeko ekintza hiru urteko epean gauzatu ahal izango da, lehenengo ondasuna eman zenetik kontatzen hasita. Horrek ez du esan nahi bi urteko epe orokor hori luzatuko denik, baizik eta hiru urteko epean erreklamatu ahal izango dela, baina lehenengo bi urteetan agertutako adostasun eza horiengatik bakarrik.

BERME KOMERTZIALA. DOKUMENTAZIOA

Ondasuna saldu duen establezimenduak eskatu al dezake bermea idatziz aurkezteko (berme hori ez zen eman, eta ezta bete ere) produktu bat konpontzea edo aldatzea eskatzeko, kontsumitzaileak erosketa-data ziurtatzen duen tiketa aurkeztu baldin badu?

Kontsumitzaileak legean onartu diren eskubideak erabiltzea ez da baldintzatuko inolako berme-dokumenturik erakustera, eta horrenbestez, ondasun hori saldu duten dendan ezingo dute eskatu inolako “berme” dokumenturik aurkeztea.

Kontsumitzaileak ondasunaren erosketa-eguna kasu honetan bezala erosketa-tiketa aurkeztuta egiaztatzen duenean, ez da legezkoa izango da beste inolako agiririk aurkezteko eskatzea.

Zein da berme komertzialean eman daitezkeen eskubide gehigarrien gutxieneko edukia?

Berme komertzialaren barruan eskubide gehigarriak eta hobekuntzak sartuko dira legez onartutako eskubideei dagokienez. Azken finean, arauaren sarreran adierazitakoaren arabera, kontsumitzailea egoera hobean jarri behar du Legean emanda dauden eskubideei dagokienez, eta bestetik, horren bidez ez da nahasmendurik sortuko edo kontsumitzaileei hutsegiteren bat eginaraziko legez dituzten eskubideei dagokienez.

2 URTEKO BERMEA BESTERIK GABE ESKAINTZEN DUEN PUBLIZITATEA. ]

 

Kontsumoko ondasun higigarrien saltzaile batek besterik gabe bi urteko bermea eskainiz egiten duen publizitatea publizitate engainagarria da, beti ere salerosketako kontratuarekin ondasunek duten adostasunari buruz Kontsumoko Ondasunen Salmentako Bermeen uztailaren 10eko 23/2003 Legean kontsumitzaileei ematen zaizkien eskubideak agertzen badira.

Publizitate hori benetan Legeak kontsumitzaileei eskaintzen dizkien eskubideei buruzkoa baldin bada eta horrenbestez legean aurreikusitakoez gain eskubide gehigarriak eskaintzen ez badira, publizitate engainagarriko kasu bat dela esan genezake, kontsumitzailea hutsegite bat egitera bultza daitekeelako Estatuan -eta Europar Batasunean- merkaturatzen diren gainerako produktuek baino berme gehiago duen  ondasun bat erosten ari dela pentsa arazteagatik,  eta legean ematen zaiona baino maila handiagokoa, produktu guztiek dituzten salmenta-baldintzak esleitzeagatik (produktuaren ezaugarriak).

 

 

 

 

 

Bermealdian dagoen artikuluren batekin arazoak dituen jendearen % 33 ez dago pozik establezimenduak emandako konponbidearekin Hori adierazten du Eusko Jaurlaritzak produktu ...


Copyright Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz