Hemen zaude

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

Ostirala, Martxoa 27, 2009
MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

Zer da merkataritza elektronikoa?

Lekuan bertan izan gabe edo urrutitik erosteko modalitate bat da eta ondasunak baita zerbitzuak eskuratzeko. Hots, datuak prozesatzeko eta biltzeko tresna elektronikoen bidez erostea da. Merkataritza elektronikoan Erosketaren igorpen, kanalizazio eta hartze guzti-guztia hari, irrati, euskarri optiko edo beste edozein euskarri elektromagnetikoren bidez egiten da.

Eroslea bertan izan gabeko zenbat merkataritza-mota dago?

Zabalduenak, besteak beste, honakoak dira: Telefono bidezko salmenta, Kontsumitzaileen etxera bidalitako katalogoen bidezko salmenta, sistema elektronikoen bidez egiten diren salmentak eta telebista bidez egiten diren salmentak.

Zein arrisku ditu kontsumitzailearentzat urrutiko merkataritzak?

Mota horretarako erosketetan kontsumitzaileak ezin izan du erosi beharreko ondasuna zuzenean aztertu, ez du berehala lortzen, eta, batzuetan eduki aurretik ordaindu egin du. Horiexek izan ohi dira merkataritza mota horren arriskua. Izan ere, baldintza horiek kontsumitzaileari hainbat traba ekar diezazkiokete: Erositako ondasunaren kalitatea edo beste edozein ezaugarri ez etortzea bat kontsumitzaileen nahiarekin; erositako produktua agindutako epean ez ematea; garroia dela-eta produktua hondatuta iristea; saltzailea Espainiakoa ez izatea; edo azken finean, saltzaileak dirua josotzea eta produktua ez bidaltzea.

Segurtasuna kontratazio elektronikoan.

Zein arazo agertzen ditu kontsumitzaileek internet bidez ondasunak edo zerbitzuak erosteak?

Internet bidez ondasunak edo zerbitzuak erosteak lau, arrisku mota handi dakartza.

- Errezagoa da datu-baseetan kontsumitzaileei buruzko datuak eta informazioa biltzea.

- Banku-informazioa legezkontra erabiltzea, edo bidalitako informazioa aldatzea, hirugarren batek informazioa atzeman duelako.

- Salerosketa egiterakoan saltzailea bertan ez izateak sortutako arazoak.

- Ondasunak edo zerbitzuak benetan ematea, izan ere Interneteko hainbat transakziotan bi aldeen transakzioa ez baita aldi berean gertatzen.

Zein babes dute kontratu elektroniko bat egiten dugunean saltzaileari bidalitako datu pertsonalek?

Gure legediak babestu egiten du kontratu elektronikoa egiten dugunean bidaltzen ditugun datu pertsonalen lanketa informatizatua ere.

Urrutiko merkataritza eskaintzarik ez jasotzeko sistemarik ba al dago?

Merkataritza eskaintzarik ez jasotzeko gehien erabiltzen den sistema Robison Zerrenda Zerbitzuetan izena ematea da. Doaneko zerbitzua da, eta enpresek eta elkarteek kudeatzen dute. Horren helburua zerrendan izena ematen duten kontsumitzaileak elkarte horretako kideen publizitate eskaintza pertsonalizatu gehiago ez jasotzea da. Gehien erabiltzen den zerrenda Merkaritza Elektroniko eta Marketing Zuzeneko Enpresen Federazioarena da: publizitate-enpresen ehuneko 85 hor dago eta Espainiako kontsumitzaileen Elbarteak (UCE) onartutakoa da. Elkarte horren zerrendan sartzeko helbide elektronikoa honakoa da: http//www.fecemd.org/aemd/servicios/intro.htm

Informazioaren edukiaren babesa

Internet bidez bidaltzen ditudan datuak legez kanpo atzeman al daitezke?

Segurtasun sistemak dauden arren, Internet bidez bidalitako mezuak hirugarren batez “atzeman” ditzake.

Arriskurik handiena duten datuak, jakina, finantza-alorrekoak dira ( adibidez kreditu-txartelaren zenbakia eta iraungitze data). Izan ere, datu horiek beste norbaitek lortuz gero, legezkontra erabil ditzakete ( adibidez, beretzat erosketak egin eta horien kostua atzemandako txartelaren zenbakian kargatu).

Zer egin behar da atzemate hori galarazteko?

“Zifratua” edo “enkriptazioa” izaten da sistemarik erabiliena. Horrela, hirugarren batek atzematen baditu ere, ez ditu ulertuko “zifratua” baitago. Hori dela-eta, merkataritza elektronikoko eragiketetan Internet bidez konektatu dugun denda horrek atzeman daitezkeen datu horiek “orri seguruen” bidez bidaltzea eskaini ohi du. Orri horietan informazioa “enkriptatuta” bidaltzen da.

Nola lortzen du saltzaileak orri bat segurua izatea?

Salerosketetan segurtasun-maila handia lortu nahi duten lehenak denda birtual berak dira. Horregatik, segurtasun-sistemaren bat erabiltzen duten “ zerbitzari seguruak” izaten dituzte, eskaintzen dituzten “orri seguruetako” mezuak zifratzeko.

Ondasuna ematearen eta ordaintzearen erregimena

Zer gertatzen da saltzaileak ezin badu eskatu zaion ondasuna eman kontsumitzaileari jakinarazi egin beharko dio, eta horrek aurretik ordaindutako dirua berreskuratu egin ahal izango du gehienera ere 30 egunetan.

Zer jaso behar du kontsumitzaileak?

Erositako ondasuna edo produktua jaso behar du bere osagarriak eta guzti. Gainera:

Saltzailearen egoitza soziala eta horren denda baten helbidea.

Ordainketa zatikatuaren baldintzak.

Kontratuan atzera egiteko edo kontratua ezeztatzeko agiria ematea. Agiria kontratuan atzera egiteko legezko epean erabili ahal izango da. Agiriak argi eta garbi adieraziko du zertarako den, eta nori eta zein helbidetara bidalitako zaion, bai eta kontratuaren eta kontratatzailearen identifikazio datuak ere.

Faktura, ordainagiria edo beste agiriren bat. Hor eroslearen eskubideak edo bermeak adierazako dira, eta saltzaileak jaso duen diru-kopurua, jaso baldin badu.

Urrutitik egindako iraupen mugugabeko kontratua denez, kontratua deuseztatu ahal izateko baldintzak.

Atzera egiteko eskubidea

Zer da kontratuan atzera egiteko eskubidea?

Indarrean dagoen araudiak urrutitik ondasun bat erosi duen kontsumitzaileari 7 eguneko epea produktua jaso zenean hasiko da kontatzen. Zerbitzuak egin zenetik hasiko da kontatzen.

Saltzaileak eskubide horri buruzko informaziorik ematen ez badu, epea 3 hilabetekoa izango da.

Bermeak

Zein berme dute euskarri elektronikoz erositako ondasunek?

Araudi orkorrak honakoa adierazten du iraunkorrak diren ondasunetan, eskuarki, bermea gutxienez 6 hilabetekoa izango dela.

Gure aholkuak

Adierazita dauden ordaintzeko modu eta formari buruzko argibideak hartu behar ditugu, saltzaileak betetzea behartuta dagoelako.

Izaera iraunkorreko ondasunetan beti bermea idatziz eskatu behar da. Legedia baino epe luzegoa ematen digutenean oso kontutan eduki behar ditugu gertu liratekeen murrizketarekin edo ezartzen diren baldintzekin.

Produktua itzultzeko balditza eta aukerari buruzko informazio guztia eskatu behar dugu.

Egindako erosketaren faktura edo ordainagiria eskuratu behar da. Beharrezkoa da aldaketa egin izan beharezkero edo erreklamazio tramitea bururatzeko.

Nola erreklamatu?

Gomendagarria da erreklamazioak egiteko eman behar diguten helbidera jotzea gure arazoa konpontzen saiatzeko.

Aurreko bidetik arazoa ez baldin bada konpontzen, jo dezakegu informazioa eske edo erreklamazioa ezarriz kontsumitzaileen bulego batera edo kontsumitzailearentzako informaziorako udal bulegoak.

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

BETE EZ DUEN ERAIKUNTZA Etxebizitza bat erosi nuen eraikuntza baten bidez eta oraindik ez dut lortu zenbait akats konpontzea.

Arbitraia-bidera jo nuen baina enpresa hau ez zegoen atxikita eta ezin izan da ezer egin.

Auzibidera jotzea behartuta izan naiz, nahiz eta azkenean enpresak dena ordainduko duen orain neronek gastuak ordaindu behar ditut.

Erreklamatutako parteari ezin zaio behartu arbitra-sistemari atxikitzea, honen ezaugarri bat borrandezko prozedimentua bait da, bai kontsumitzaileak bai enpresak askatasunez atxikitzen dira, arbitraia onartzen ez bada, hau kasu askotan gertatzen ohi da, beste irtenbide adiskidetsua Auzibide demanda aurretik kontziliazio demanda da. Demandatutako enpresa prozedura honetara ez baldinbada azaltzen geratzen den aukera bakarra auzibide demanda da, diru kopuru gutxikoa nola den ez da beharrezkoa abokatua ezta prokuradorea egotea.

AKASTUN ETXEBIZITZA

Levanten apartamentu bat erosi nuen y eta bi urte igoro zirenean gela batean pitzadura bat agertu zen zukaldea banatzeko trenkadatik egongelaraino luzatuz.

Erabat beldurtuta eraikitzaile enpresaren jakinean jarri nuen, arquitektoa eta aparejadore bat bidali zuen. Itzez ezan zidaten ez zuela garrantzi handirik eta bidaliko zidatela norbait behar ziren konponketak egiteko, denbora gutxi barru egin zidaten pikatutako plastika pintura errepaso sinple batekin.

Bi urte barru pitzadura leku beretik irikitzen hasi zen, berriro enpresaren jakinean jarri nuen.

Berriro etorri ziren nire etxera arquitektoa eta aparejadorea pitzadurak zuen joera ikustera, eta esaten didate testigu batzuk jarri behar dituztela pitzadura nola dijoen ikusteko, ez zait gaizki iruditzen baino ez da beharrezkoa zeren ni hilabetero ikusten dut gero eta okerrago dijoela.

Kode zibileko 1.591 artikuluak esaten du etxea eraikitzen parte hartu duten tekniko guztiek egin behar dute kargu eraikitzeko akatseko ondakin eta dakartzen kalteaz hamar urteko epean. Eskaitzen duten konponbidea ez da nahikoa akatsak konpontzeko, erreklamazioa bideratu daiteke arbitrai-sistemaren bidez edo auzibiderakoa ez baldin badago beste erremediorik, azken honek adituaren txostena beharko du konpontzeko kalteak neurtzeko.

NORK ORDAINTZEN DU GAINBALIOA

Orain del urte eta erdi eraikitzeko etxebizitza bat erosi nuen. Ohizko diren gastu guztiak ordainduta udaleko zerga iritsi zait gainbalioaren konzeptuan. Nik ulertuta neukan gainbalioa biagarren eskuko etxebizitza erosterakoan ordaintzen zela ez berria zenean. Edozein kasutan, legala ahal da zerga hau? Ze legeditan dator jasota?. Kargatzen ari ote dena urbanizatu izan ondotik lurraldeko balioko gehikuntza da. Ez al luke eraikitzaileak zerga honen kargu egin behar, pisu salmentarekin diru kopuru andia sakelaratu duena?

Higiezinako transmisioak udaletxeko zerga honi lotuta daude, lurraldeko balioko gehikuntza kargatzen du azkeneko trasmisio datatik baliospen berriaren dataraino, udaletxek finkatutako edo ezarriko koefizientearen bidez egiten ditu. Kargako tasa igarotako denboraren mende eta azken transmisiotik egondako gehikuntza ehuneneko adierazten du. Tokiko ogasuneko legearen arabera zarga hau saltzaileak ordaindu behar du, baino legeak onartzen bien artean konpontzea eta egokien onetsitako klausulak, erosleak kontratuaren bidez kargu egin dezake zerga hau ordaintzeko.