Hemen zaude

Abian da eski-denboraldi berria

Asteartea, Azaroa 3, 2009
Eskiari buruzko web orrietan internet bidez kontsultak eginez informazio baliagarria lor daiteke elurretarako bidaia egitea erabaki baino lehen.Bi milioi eta erdi eski zaletu baino gehiago joango dira denboraldi honetan beren kirolik gogokoena egitera. Elurretara joateko zaletasuna dutenek, internetek ematen dituen aukerei esker, eski-estazioak ikus ditzakete ordenagailu bidez, eta horrela, horiek dituzten ezaugarriak egiazta ditzakete, bere web orriaren bidez.Ugari dira orokorrean eskiaren kirolari buruz dauden web orriak. Horietan eski-estazio askori buruzko informazio baliagarria aurkitu daiteke, eta munduko edozein alderditako eski-estazioetako pisten mapak lor daitezke edo Estatu Batuetako eta Kanadako estazioetako elurra zer egoeratan dagoen galdetu.Espainian ere badira bertako eta atzerriko eski-estazio ugariren informazioa ematen duten web orriak. Horiek benetan interesgarriak dira web orri propiorik ez duten eski-estazioetako informazioa jaso nahi baldin badugu. Nolanahi ere, zuzeneko informazio eguneratua jaso nahi baldin baduzu dei metropolitar batek duen prezioan, eski-estazio bakoitzak dituen orri elektroniko ofizialak kontsultatzea izan daiteke onena.Sarrera eta instalazioakNahiz eskiatzaile trebeak izan edo hasiberriak izan, edo eski alpinoan nahiz nordikoan aritu, beti informazio interesgarria da jakitea nolakoak diren estazio bakoitzean dauden pistak, zenbat dauden eta horien luzera zenbatekoa den, eta baita zenbat erremonte dauden, zein motatakoak diren eta garraiatzeko duten ahalmena ere ezagutzea.Estazioen web orriek non kokatuak dauden adierazten dute mapen bidez, eta era berean, erabil daitezkeen garraio-bideak, bertara heltzeko errepideak eta aireportu zein tren-geltokien berri ere ematen dute. Batzuetan, hiri nagusietaraino errepidez dagoen distantzia ere zehazten da, eta garraio-zerbitzu publikoen telefono zenbakiak ere eskaini ohi dira. Bereziki informazio interesgarria da estazio bakoitzeko baldintza meteorologikoei buruzkoa. Horrela, garrantzi handikoa da instalazioetara errepidez iristeko dauden baldintzak ezagutzea. Elurrak zenbateko lodiera eta kalitatea duen jakitea ere komeni izaten da, zenbat pista dituen irekita eta pista bakoitzak eskia egiteko zenbateko luzera duen, ikusmen-maila eta egiten duen tenperatura.Interesgarria da baita ere eski-estazioan egingo dugun egonaldian elurra izango dugula egiaztatzea. Kanoiak izateak segurtasuna ematen digu eta nahiz eta gailu horietako asko izateak ez duen adierazten eskiatzeko moduan dagoen azalera horretatik zenbat egongo den erabiltzeko baldintza onenetan behar hainbat elur egin ez badu, behintzat esango digu gutxi gorabehera zenbat leku izango dugun eskiatzeko.Inolako zalantzarik gabe kontsumitzailearentzat informaziorik interesgarrienetakoa tarifei buruzkoa litzateke. Eski-estazioek beren tarifa, abonu-mota eta beste hainbat tarifari (eski-eskoletako prezioak, haurtzaindegiak, etab.) buruzko prezioak ematen dituzte beren web orrietan.Eski-estazio guztiek eskaintzen dituzte, neurri handiagoan edo txikiagoan, estazioan bertan edo inguruko herrietan ostatu hartzeko aukerei buruzko datuak, eta baita ostatu bakoitzaren ezaugarri eta tarifei buruzkoak ere. Gainera, ostatu-lekuarekin harremanetan nola jarri azaltzen da eta sarearen bidez ostatu-erreserba egiteko aukera ere eskaintzen da. ONGI PASA SEGURTASUNEZ! Jaitsierak egiteko, elurra aurkitzeko gogo bizia duzu... baina, benetan prestatua al zaude? Beroketa egokia egin al duzu? Ondo ekipatu al zara? Babestu al zara? Pistetako planorik ba al duzu? Seinaleztapena ezagutzen al duzu? Eta eguraldiari buruz, zer esan diezagukezu? Mendia plazerra izan dadin badaude zenbait arau errespetatu beharrekoak eta ahaztu ezin den jarrera bat: "ERABATEKO KONTROLA". Hori da Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko erregio-gobernuetako arduradun teknikoek eta Frantzia eta Andorrako administrazioek erabaki duten goiburua Pirinioetako bi aldeetako instalazioetan segurtasuna areagotzera zuzendua dagoen informazio eta sentsibilizazio kanpainarentzat. Aipatu kanpaina dela eta, milioi erdi esku-orri informatibo baino gehiago argitaratu dira hainbat hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez) eta eski-estazioetan, udaletxeetan eta turismo bulegoetan banatuko dira. Kanpaina hori administrazioen arteko mugaz haraindiko elkarlanaren fruitua da, eta bere helburua eski zaletuak kirol horrek dituen arriskuez ohartaraztea da. Ale horietan zenbait aholku ematen dira elurretan une atseginak igarotzeko segurtasunaz, eta horietatik garrantzitsuenak aipatuko ditugu ondoren: Prestatua, babestua, ekipatua, seguruAhalegina, hotza, garaiera, eguzkia... eskia edo surfa benetako kirolak dira. Kontuan har ezazu beroketak egitea, ahaleginak dosifikatzea, elikatzea eta behar bezala hidratatzea... eta dena ondo joango da. Eskiatzeko beharrezkoa da zure maila teknikora, altuerara eta pisura egokitutako materiala aukeratzea. Erori edo norbaitekin talka eginez gero arriskuak gutxitzeko nahitaezkoa da loturak erregulatzea eta zaintzea. Materialak homologatua egon behar du. Eska ezazu aholkua denda espezializatuetan. Materialak zuretzako egokia izan behar du eta loturek ondo erregulatuta egon behar dute. Zure artikulazioek eskertuko dizute. Irristatzeko kiroletan burua da gehien babestu beharreko gorputzeko ataletako bat, batez ere haurrei dagokienez. Traumatismoak gutxitzeko behar-beharrezkoa da kaskoa erabiltzea, bere eraginkortasuna frogatua baitago. Homologatua dagoen bat eskatu behar duzu.Izpi ultramoreetatik babesteko betaurreko babesleak erabili behar dituzu. Irten baino lehen pistetarako aseguru bat izatea aurreikusi behar duzu.Lurraldea, seinaleztapena, eguraldiaEskiatu ahal daitezkeen azalerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta ez galtzeko, ezinbestekoa da pisten plano bat edukitzea. Eska ezazu planoa estaziora heltzen zarenean eta eramazu zurekin jaitsieretan. Ez ahaztu zona irekiak bakarrik direla kontrolatuak daudenak eta segurtasun osoa eskaintzen dutenak.Zure segurtasunerako, bai pistak eta baita erremonte mekanikoak ere seinaleztatuak daude. Errespeta itzazu seinale horiek eta, beharrezkoa bada, eska iezaiezu informazioa estazioko profesionalei. Eguna aprobetxatzeko eguraldiaren iragarpenari begira iezaiozu egunero, eska ezazu irekita dauden pista eta erremonte mekanikoei buruzko informazioa, eta halaber, eskiak jantzi baino lehen, elurra zein egoeratan dagoen ere galdetu. Edozein zalantza baduzu, hitz egin ezazu sorosle, monitore edo gidariekin. Lehentasuna, abiadura, geldialdiak, laguntza, iraupeneko eskiaLehentasuna zure aurrealdean dauden eskiatzaileek dute. Zure ibilbideek eta aurrerapenek ez dute inoiz arriskurik sortu behar. Ez eskiatu inoiz teleskiko linea baten azpian. Pistetan zaudenean zure abiadura eta ibilbidea egokitu egin behar dituzu zure gaitasunaren, ikusmenaren eta lurraren eta elurraren egoeraren arabera. Eskiatzaile ugari badago, mantsotu ezazu abiadura, batez ere "hasiberrien" zonetan eta pisten bukaeran aurkitzen diren itxaron-ilaretatik gertu. Laranja koloreko sare bat aurkitzen duzunean ere mantsotu ezazu abiadura: "arriskua" dagoela adierazten du. Ez zaitez edozein tokitan gelditu. Ez traba egin beste eskiatzaileei eta saia zaitez momentu oro ikusiko zaituzten leku batean ibiltzen.Istripu baten testigu den edonork berehala eskaini behar du laguntza, eskiekin ikoroski erako seinalea egin behar da, sorospen-zerbitzuak ohartarazi behar dira eta pistetako sorosleen aginduak bete. Solidaritatea oinarrizko balioa da mendian. Teleskiak, teleaulkiak, telekabinak1.- Ez ahaztu uhalak eskumuturretatik kentzea. Pertxan trabatuta gera zaitezke. 2.- Ez ezazu slalomik egin eta heldu pertxari iritsi arte. Kablea bere tokitik atera dezakezu eta igotzen ari direnak zauritu.3.- Erortzen bazara, utzi pertxa eta urrun zaitez lineatik lehenbailehen.4.- Heltzen zarenean, utzi pertxa adierazitako lekuan. Iriste puntua gainditzen baduzu, gelditze automatikoa eragingo duzu. 5.- Iriste-gunetik urrun zaitez lehenbailehen, bestela, buruan min har dezakezu pertxa batekin. 1.- Ipini bizkar-zorroa zure aurrean. Bestela aulkian trabatua gera zaitezke-eta.2.- Ez zaitez aulkira igo segurtasunik ez baduzu, zintzilik gera baitzaitezke.3.- Baranda jaitsi behar duzu erorketarik ez gertatzeko. 4.- Inoiz ez jauzi egin aulkitik. Aulkia eta lurzoruaren artean dagoen distantzia uste baino handiagoa izan daiteke. 5.- Ezin bazara jaitsi, eserita geratu eta itxaron zure hankak gelditze automatikoa abian jartzen duen barraraino iritsi arte, edo instalazioko gidariak geldiarazten duen arte. 1.- Ez inoiz gainditu bidaiarien gehienezko kopurua eta ez zabunkatu kabina. 2.- Ateak automatikoki ireki eta ixten dira.3.- Ez saiatu ateak irekitzen eta ez jarri atearen kontra.4.- Ez zaitez kanpoaldera atera eta ez bota ezer leihoetatik kanpora. 5.- Geldituz gero itxaron berriz abian jarri arte edo langileek esku hartu arte.6.- Ez erre.Pistatik kanporaPistatik kanpo eskiatzeko nahitaezkoa da maila tekniko ona izatea, mendia oso ondo ezagutzea eta horretarako ekipamendua izatea. Kontu izan behar da mendiak dituen arrisku naturalekin (malda handiak, arrokak, pitzadurak...) ez baitaude seinaleztatuak, eta gainera, elur-jauziak egon daitezke. Edonola ere, gogora ezazu eskiatzerakoan erantzukizun osoa zeurea dela. Eska ezazu elurraren egoerari eta elur-jauziei buruzko informazioa: Kontuan har itzazu estazioko seinale• adierazleak. Arrisku mailaren berri ematen duten banderak aurki ditzakezu. • Eskatu informazioa pistetako sorosleei, gidariei eta monitoreei. Begira• ezazu elur-jauzien estimazio-buletina. Pistetatik kanpo ez utzi ezer zoriaren menpePistetatik kanpo eskiatu nahi baduzu, inoiz ez joan bakarrik eta zein ibilbide egingo duzun adierazi.Ibilaldia prestatzean har itzazu kontuan faktore hauek: eguraldia, elur-jauzien arriskua, maila teknikoa eta gaitasun fisikoa. Ezinbestekoa da ondo ekipatua joatea. Eraman ezazu ARVA bat (elur-jauzien biktimak bilatzeko aparatu igorle-hartzailea), pala bat eta zunda bat bizkar-zorroan, eta osagarri gisa, erreflektore pasiboa. Ez iezaiozu edozein arrastori jarraitu; ez da inolako segurtasun bermea eta ez zaitu derrigorrez zuk nahi duzun tokira eramango. Igarobideren batek ez badu oso egonkorra ematen, banandu zaitezte eta banaka igaro. Zaindu ezazue elkar.Baldintzak ez badira batere seguruak atzera egin behar da. Erabiltzailearen eskubideak Pisten eta elurraren egoerari buruzko informazioa jasotzea.• Ongi• seinaleztatuak eta egokituak dauden pistak izatea. Indarrean dagoen• araudia edukitzea. Erreklamaziorako eskubidea.•