Hemen zaude

Merkataritza elektronikoa

Asteazkena, Otsaila 2, 2011

Merkataritza elektronikoa
 
Internetez produktuak berme osoz erosteko edo zerbitzuak ematen dituen abantailez baliatzeko nahitaezkoa da zenbait neurri hartzea, eta halako erosketa bat egitean zer eskubide eta betebehar ditugun ezagutzea.

 

Erosketa egin aurretik
 
1.- Ezagutu beharreko informazioa
Internetez erosketa bat egin aurretik, on-line dendak ondoko informazioa eman behar digu:

- Enpresaren datu ofizialak: izena edo sozietatearen izendapena, IFZ, helbidea, helbide elektronikoa eta enpresarekin harreman zuzena eta egiazkoa izatea ahalbidetuko duten bestelako datuak.

- Jokabide-kodeak, merkataritza elektronikoan enpresaren jarduera etikoa bermatzen baitute, eta, hala bada, gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko zer prozedurari dagoen atxikia.

- Produktuaren edo zerbitzuaren fitxa teknikoa edo ezaugarriak.

- Prezioa (aplikazio zergak ere barnean diren adierazita) eta produktuaren bidalketa-gastuak; edo erosketak sor ditzakeen bestelako gastuen berri.

- Ordaintzeko moduak.

- Entrega egiteko modalitatea eta epea.

- Uko egiteko eskubidea dagokigun edo, alderantziz: produktua edo zerbitzu mota dela-eta, ez dagokigun.

 

2.- Segurtasuna: Erosketa segurua dela bermatzen duten adierazleak
Internetez erosketa bat egitea segurua dela bermatzeko ondoko adierazleak egiaztatu behar ditugu:

- Web orriaren helbidea https:// hitzekin hasi behar da. Azken s horrek zerbitzaria segurua dela esan nahi du, halere, zenbaitetan, s hori ordainketa-orrian bakarrik agertuko da.

- Giltzarrapo itxi bat, pantailako beheko aldeko eskuineko angeluan. Giltzarrapoa irekita badago, litekeena da gunea ez izatea segurua.

- Pantailaren beheko eskuineko angeluan giltza oso bat agertzen bada webgunea segurua dela adierazten du.

Giltzarrapoan edo giltzan birritan klikatuz gero on-line dendaren segurtasun-egiaztagiriari buruzko informazioa agertuko da. Segurtasun-egiaztagiriak bermatzen du bidaltzen diren isilpeko datu guztiak modu seguruan egingo direla, datuak enkriptatzeko sistema baten bidez; normalean SSL (Segure Socket Layer).

 

Aholkuak

Erosketa egin baino lehen komeni da:

• Dendaren harremanetarako datuak jaso eta gordetzea (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa…) eta baita produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarri teknikoak ere.
• Egiaztatu dendak Konfiantza on-line edo antzeko bestelako jokabide-koderik daukan, eta kontsumoko arbitraje-sistemari atxikita dagoen.
• Ahal dela, eskuratu produktuaren erabiltzaileek emandako balorazioak eta iruzkinak.
• Identifikatu on-line dendaren webguneak daukan segurtasun-maila, ondokoei erreparatuz: zerbitzari segurua adierazten duen https:// helbideari, giltzarrapoari edo giltzari.
• Egiaztatu erosketa egin nahi dugula. Izan ere, behin produktua entregatu ondoren atzera egiten badugu eta bueltatzea erabakitzen badugu, itzultzeak eragindako kostua gure gain hartzea eskatu baitiezagukete, eta bestalde, produktuaren hasierako bidalketa-gastuak ordaindu beharko ditugu.

 

Erosketa egiteko orduan
 
1.- Ordaintzeko moduak
 
On-line denda bakoitzak ordaintzeko modu bat baino gehiago izan dezake. Ohikoenak ondokoak dira:

- Jaso ondoko ordainketa. Fidagarriena da, produktua jaso ondoren egiten baita. Ezin da zerbitzu kontratazioetarako erabili.

- Kreditu txartelaren bidez. Beti ere datuak eman aurretik webgune seguru batean gaudela egiaztatu badugu.

- Erosketa baten zenbatekoa iruzur bidez kargatu bada edo banku txartel baten zenbakia oker erabilita egin bada, txartelaren titularrak eskatu ahal izango du egindako kargua bertan behera uzteko berehala.

- Zenbait txartel bankuetako kontuei daude lotuta. Txartel horien bidez Internetez egin beharreko erosketarako aurreikusten dugun zenbateko zehatza sartu dezakegu (aurre-ordainketa egiteko txartel birtualak). Horrela, kalteak mugatu ahal dira, baldin eta norbaitek, iruzur eginez, gure zenbakiaren berri izan eta txartela erabili nahi badu.

- Banku-transferentzia modu segurua da, baina ez du ezeztatzea onartzen.

Posta elektronikaren bidezko ordainketa: banku-kontu baten datuak posta elektroniko bati esleitzen zaizkio. Erabiltzailea behin bakarrik erregistratuko da bere banku-kontuarekin zein kreditu edo zordunketa txartelarekin, on-line dendak proposatzen dion atebidean (PayPal edo antzekoak). Erregistro bakar horrek bide emango dio modu anonimoan ordainketa-aginduak egiteko; bai aurreratutako funtsen kontura bai kontu edo egiteko, ordainketa egiteko, eta produktua entregatzeko beharrezkoak direnak.

Halere, on-line dendak esan behar digu zer erabilpen egingo duen gure datu pertsonalekin eta zer eskubide ditugun: datuak ikusteko, datuen erabilpenari ezezkoa emateko, datuak ezeztatzeko eta datuetan zuzenketak egiteko.

-  txartel horri lotuta. Erregistroa aurrera begirako erosketetan ere erabili ahal izango da.

- Beste modu batzuk: telefono bidezko ordainketa; txeke elektronikoak, bankuan helbideratzea…

- Ez da gomendagarria diru-bidalketak erabiltzea (herrialde batetik bestera egitea diru-bidalketak).

 

2.- Zein dira on-line denda bati eman beharreko datu pertsonalak?
Honako datu pertsonal hauek dira eman beharrekoak, eta ez besterik: erosketa

3.- Eskabide agindua eta hartu izanaren egiaztapena
 
Behin gure eskabide-agindua jasota, on-line dendak jakinarazi behar digu, 24 orduko epean, hartu duela gure eskabidea.
Ordenagailuan artxibatuko dugu eta paperean inprimatuko dugu eskabide agindua edo jaso izanaren onarpena, eta baita on-line dendak bidali behar digun hartu izanaren egiaztapena ere. Hartu izanaren egiaztapenak produktuaren eta prezioaren inguruko informazio guztia jaso beharko du.

4.- Erosketa on-line bidez egitean gerta daitezkeen gorabeherak
 
Baldin eta gorabeherarik edo akats informatikorik gertatzen bada erosketa on-line egiteko momentuan (esaterako erreserba elektronikoa egin dugu eta gure ordenagailuan ez da hala agertzen) gomendagarria da akats horiek gordetzea. Esaterako: gure bankuko kontuan kargatutakoa ez da bidezkoa eta anulatzeko eskatu nahi dugu.

 

Aholkuak

Erosketa egiteko prozesuan, hauxe komeni zaizu:

- Egiaztatu eskainitako prezioa dela guztizko prezioa, hau da, barne hartzen dituela zergak, bidalketa gastuak edo erosketari lotutako bestelako gastuak.

- Ezagutu produktua entregatzeko modua eta data.

- Erabaki ordaintzeko modu komenigarriena.

- Artxibatu ordenagailuan eta inprimatzea erosketa egiteko egin diren operazio guztien egiaztagiriak eta eskaintzari lotuta jasotako informazio guztia:

- Publizitatea.

- Gure eskaera-agindua edo erosketa egiteko baldintzen onarpena; gauza bera egingo dugu akats informatiko bat gertatu dela-eta, eskabide agindua ez dugunean osorik egin.

- Gure eskabidea hartu izanaren egiaztagiria; dendak berehala bidali behar diguna.

- Faktura elektronikoa.

- Elkartrukatu izan ditugun mezu guztiak on-line dendarekin.

 

Erosketa egin ondoren
 
1.- Produktuaren entrega
- Entregatzeko epea: eskatu dugun produktua 30 eguneko epean entregatu behar digute, erosketa egin dugunetik; ez bada dendarekin bestelako epe bat adostu dugula.

- Dokumentazioa: produktuarekin batera, gure erreklamazioak egin ahal izateko, enpresaren helbidea eman behar digute eta baita faktura, bermea eta atzera egiteko dokumentua ere.

 
2.- Produktua ez badator bat kontratuan esaten denarekin
 
Produktuak ez baditu betetzen publizitatean eta kontratuan esaten diren ezaugarriak; esandako erabileretarako ez badu balio; ekoizpen-akatsak badauzka edo hondatuta badago… produktua ez dator bat kontratuarekin eta, ondorioz, bermeen araudia aplikatu ahal izango zaio. Bermeen araudiaren arabera eskubidea daukagu produktua konpondua edo ordeztua izateko, edo bestela, prezioa merkatzeko edo kontratua bertan behera uzteko.

 
3.- Atzera egitea
 
Urrutitik egindako erosketa bat denez, kontsumitzaileak eskubidea dauka egindako erosketarekin atzera egiteko, inolako arrazoirik eman gabe.

Ez bada on-line dendako webgunean epe luzeagoa jarri dela, 7 eguneko epean egiteko eskubidea daukagu produktua jaso dugunetik; edo kontratua egin dugunetik, zerbitzu bat denean.

Horretarako, jarritako epean, entitate saltzaileari jakinarazi behar diogu kontratuarekin atzera egin nahi dugula eta produktua itzuli; entitate saltzaileak, produktuarekin batera, nahitaez, eman behar digun atzera egiteko orriko jarraibideei jarraituta.

Komunikazioa bidali dugula eta entitate saltzaileak hala jaso duela egiaztatzeko bidea ematen digun modua aukeratu behar dugu.

Entitate saltzaileak kontsumitzaileari eskatu ahal izango dio hartzeko bere gain itzulketa-gastuak, produktua bidali behar den tokira bidali behar dela ere.

Entitate saltzaileak itzuli egin behar ditu ordaindutako kopuruak, produktuaren hasierako bidalketa-gastuena izan ezik. Itzulketa ahalik eta lasterren egin beharko du, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, erosketarekin atzera egin denetik kontatzen hasita.

Ez dago atzera egiteko eskubiderik ondoko erosketetan:

- prezioak finantza merkatuko koefizienteen fluktuazioei lotuta dituzten ondasunak, enpresak ezin baititu kontrolatu;

- produktu pertsonalizatuak (neurrira egindako trajeak);

- dituzten ezaugarriak direla eta itzuli ezin diren produktuak (elikagaiak, barruko arropak…);

- kopiatu ahal diren produktuak eta zigilua kendu edo ireki egin direnak (pelikulak, musika, softwarea…);

- berehalako kontsumoa duten produktuak (eguneroko prentsa…).

Ezta honako produktuen kontratazioan ere:

- ostatua, garraioa, janariak edo aisialdiko zerbitzuak, enpresa konprometitu denean kontratuan zerbitzu horiek epe jakin baten edo garai zehatz baten emango dituela;

- apustuak eta loteriak.

 
4.- Produktua ez bada heltzen
Enpresak ez badauka eskatu dugun produktua edo zerbitzua, informatu egin behar digu eta ordaindu ditugun kopuruak ahalik eta arinen berreskuratzeko aukera eduki beharko dugu, edo bestela, 30 eguneko epean gehienez ere.

Ez badigute dirua epe horretan itzultzen, ordaindu dugunaren bikoitza eskatu ahal izango dugu.

Enpresak ez badauka guk eskatutako produktua edo zerbitzua, eta hori horrela izan zitekeela aurretik jakinarazi badigu, antzeko ezaugarriak dituen ondasuna edo zerbitzua entregatu ahalko digu, baina prezioa igo gabe.

Halakoetan ere atzera egiteko eskubidea izango dugu, baina ezin izango digute itzulketaren zuzeneko gastuak gure gain hartzeko eskatu.

 

Aholkuak

Behin produktua jasota, komeni da:

- Produktua jasotzen dugunean, ikusi behar dugu baldintza onetan iritsi dela eta arauzko dokumentazio eta informazio guztia dakarrela.

- Akatsen batekin heltzen bada, albaranean edo entrega-orrian jaso beharko dugu eta enpresa saltzaileari ahalik eta arinen jakinarazi. Akastun produktuari argazkiak ateratzea komeni da.

- Akatsik eduki ez arren atzera egin nahi badugu erosketarekin, 7 egun pasatu baino lehen erabaki beharko dugu.

 

Iruzurrak ekiditeko
 
Zentzuz jokatu eta ez fidatu:

- eskaintza oso merkeetaz (bestelako herrialdeetatik prezio merke-merkeetan saltzen diren kotxeak…);

- jokatu ez duzun loteria baten saria eman nahi dizutenean;

- enkante tentagarriak; askotan enkantean jarritako produktua ez baita existitzen.

Kasu horietan guztietan produktua edo tasak aldez aurretik ordaindu beharra eskatzen dute, diru-bidalketak egiten dituzten enpresen bidez. Kasu guztietan ekidin behar dugu ordainketa sistema hori erabiltzea.

Erreklamazioak
Internetez egindako erosketarekin arazoren bat badaukagu:

1.- Lehendabizi, enpresa saltzailearekin jarri behar gara harremanetan, ahal dela, akordio bat lortzeko.

2.- Ez badugu gure gustuko erantzuna jasotzen:

a) eta enpresak lurralde espainiarrean establezimendurik badauka, gertuen dagoen kontsumitzaileen informazio bulegora jo dezakegu;

b) enpresa saltzailea Europar Batasuneko bestelako herrialde batean badago, Madrileko Kontsumitzaileen Europako Zentrora jo beharko dugu:  http://cec.consumo-inc.es/ Centro Europeo del Consumidor en España,  Príncipe de Vergara kalea, 54, 28006 Madrid. Email: cec@consumo-inc.es Fax: 00 34 91 822 45 62